Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 500.000 euroko laguntza eman dio toki entitateek autokarabanen gaua igarotzeko eremuak ezartzeari
2025ko martxoaren 19a
Nafarroako Gobernuak 500.000 euroko laguntza eman dio toki entitateek autokarabanen gaua igarotzeko eremuak ezartzeari
Beste laguntza-deialdi bat egiteko baimena ematen du, eta 2026ko ekainaren 30era arte eskatu ahal izango dira, NAOn argitaratu ondoren
Zona de autocaravanas impulsada por el Valle de Egüés.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak dirulaguntzen deialdi berri bat baimendu du gaurko bilkuran, toki entitateek autokarabana, iragaitzazko karabanak eta antzeko ibilgailuak turismo ibiltarian gaua pasatzeko eremuak ezar ditzaten sustatzeko. Gobernuak 500.000 euro bideratuko ditu guztira gaua igarotzeko eremu berriak sortzeko laguntzetara, bai eta dagoeneko erabiltzen ari diren geldialdi- eta aparkatze-guneak jarduera horren araudi berrira egokitzeko laguntzetara ere (duela urtebete onartu zen).
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).