2023ko ekainaren 29a

Nafarroako Gobernuak 5,2 milioi handitu ditu etxebizitzen birgaitze energetikorako laguntzak, eta 2023an deialdiak zabalik izango dituela iragarri du

Aierdi kontseilariak Europako laguntzen salbuespenezko zenbatekoa nabarmendu du, eta interesdunak eraikinak zaharberritzeko bulegoetan informazioa jasotzera animatu ditu, Nasuvinsako laguntza teknikoko taldeen bidez
El vicepresidente Aierdi informa sobre las ayudas para la rehabilitación energética de viviendas Irudi galeria

El vicepresidente Aierdi informa sobre las ayudas para la rehabilitación energética de viviendas

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari José María Aierdik jakinarazi duenez, egoitza-parke pribatu eta publikoaren birgaitze energetikorako laguntza publiko guztiek zabalik jarraituko dute aurtengo bigarren erdian ere, eta zehaztu du Europako funtsetatik, IDAEren bidez, ekainean jasotako 5,2 milioi gehigarriek aukera ematen dutela Foru Erkidegoan 2023 osoan zehar egungo deialdiei erantzuteko eta deialdiak aurretik itxi beharra baztertzeko. 

Aierdi kontseilaria prentsaurreko batean agertu da “herritarrengana lasaitasun mezu bat helarazteko eta jendaurrean argi uzteko, beste erkidego batzuetan iragarri denaren aurka, Nafarroan ez dagoela aurreikusita urte honetan zehar inolako laguntzen deialdirik ixtea, beharrezko baliabide ekonomikoekin kontatzen dugulako”, esan du.

Lehendakariaren esanetan, etxebizitza zaharberritzeko diru-laguntzetara bideratutako funts europar horiek “ezohikoak” dira, beraz, hiritarrak animatu ditu “Next Generation programak berreskurapenean behin-behineko tresna bezala suposatzen duen aukera hau aprobetxatzera”.

“Funts horien bolumen handiak ezohiko egoera batean aurkitzera garamatzate. Beraz, pertsona partikularrak eta auzokideen erkidegoak animatzen ditut itzuli beharrik gabeko diru-laguntza publiko garrantzitsuak lortzeko aukera bikain hau aprobetxatzera”, esan du Aierdi kontseilariak bere gaurko agerraldi publikoan, zeinetara bertaratu den Ana Bretaña Etxebizitzako zuzendari nagusiarekin batera.

Motor ekonomikoa

Jose Maria Aierdi kontseilariak gogorarazi du, bestalde, Nasuvinsa sozietate publikoak eskualde guztietan barrena barreiatutako talde profesionalen sare bat existitzen dela, zeinek informazio eta babes teknikorako doako zerbitzu bat ematen duen Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoetatik (EEZB), ELENA-PRIMAVERA programa europarraren esparruan.

Amaitzeko erantsi du Nafarroako Gobernuak “laguntza europarrak baliabide propioekin osatu duela; horrek deialdiak zabalik mantentzea ahalbidetu du, baliabide ekonomikoen gabezia dela-eta ixte goiztiarrei ekin behar izan gabe, horrela egoitza-parke publikorako nahiz pribaturako etxebizitza kopuru maximora iritsi ahal izanik”.

Aierdi lehendakariordeak berretsi egin du Exekutiboak “hiri-eremuetan hala nola landa-eremuetan etxebizitzen eta eraikinen birgaitze energetikorako nahiz hiri-inguruneak eta eremu publikoak zaharberritzeko laguntzak zein diru-laguntzak bultzatu hala nola jauzi kualitatibo bat emateko gure administrazioan aurrekaririk ez duen programa handizale honekiko duen konpromisoa”.

“Next Generation funtsek eskaintzen diguten aukera bikaina aprobetxatu behar dugu, ingurumen jasangarritasunaren arloan hiri eraldaketa honi ekin ahal izateko tresnarik egokiena delakoan, baita auzo eta herrietarako jasangarritasun sozialaren arloan edo sektorerako motor ekonomiko bezala ere”, erantsi du.

19 milioi erabilgarri beste 1.850 etxebizitzarako

Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) joan den ekainaren 19an onartu zuen Nafarroari ematea erronka demografikoa daukaten udalerrietan eraikinak zaharberritzeko PREE5000 programa europarretik datozen 5,2 milioi osagarriak, gaurko prentsaurrekoan Etxebizitzako zuzenari nagusi Ana Bretañak jakitera eman duenez.

Azken ekarpen honekin, etxebizitzarako funts europarren bilketarako aurreikuspen hau 80,6 milioitara iristen da, beraz, hasiera batean aurreikusitako 60,6 milioiko zifrarekiko oso goitik legoke.

Une hauetan, Foru Erkidegoak guztira funtsa europarren 61,4 milioi konprometitu ditu, foru funtsetako 42,2 milioirekin osatuta, eta horrek ahalbidetzen du 6.169 etxebizitzetan 223 milioi euroko eraginkortasun energetikoan inbertsio pribatu bat mobilizatzea.

Europako nahiz izaera foraleko laguntza hauen koordinazioak ahalbidetu du Nafarroak 19,1 milioi euro europar erabilgarri izaten jarraitzea; horiek 10 milioi foralekin osatuko diren horrela 1.850 etxebizitza gehiagorako eskariari aurre egin ahal izanik, oraindik ere zabalik jarraitzen duten deialdietan (PREE5000, Auzoak, Eraikinak eta Etxebizitzak) eta horrek 50 milioiko inbertsio gehigarri bat ekarriko du.

Eskaera berri hauekin 8.000 etxebizitza inguru konpontzea aurreikusten da, 273,6 milioi euroko inbertsio totalarekin.

Etxebizitzako zuzendari nagusi Ana Bretañak zehaztu du “beste autonomia erkidego batzuek bere funtsen osotasuna exekutatu ezean, gure parke publiko eta pribatuaren birgaitze energetikorako laguntza europar gehiago biltzeko egoera sortuko litzateela”.

Eskarien % 65 ebatzita

Europar Batasunak, hasiera helburu bezala, Nafarroan 2024ra arte 3.508 etxebizitza zaharberritzea finkatu du; 2026ko ekainerako 6.100 etxebizitza arte erantsiko lirateke. Oraindaino 6.169 etxebizitzarako eskariak aurkeztu dira; horietatik, gehiengoa (% 65) ebatzita dago edo ordainduak izateko fasean, eta gainerako % 35, ebazpen fasean; hori da Etxebizitzako zuzendari nagusiak zehaztu duena.

Eta erantsi du eskarien egungo erritmoa mantenduko balitz, Foru Erkidegoak soberan gainditu ahal izango lukeela zaharberritutako etxebizitza kopuruaren aurreikuspena eta horrek, era berean, atmosferara CO2 isurpenen maila gehiago murrizteko ekarpena egin lezakeela, Nazio Batuetako 2030 Agendan finkatutako deskarbonizaziorako eta garapen jasangarrirako helburuen baitan.