Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 350.000 euro inbertitu ditu salgaiak eta bidaiariak errepidez garraiatzeko gidarientzako ikastaroa egiteko laguntzen 4. deialdian
2024ko martxoaren 26a
Nafarroako Gobernuak 350.000 euro inbertitu ditu salgaiak eta bidaiariak errepidez garraiatzeko gidarientzako ikastaroa egiteko laguntzen 4. deialdian
Guztira 880 pertsonak jaso dituzte lehen hiru laguntza-deialdiak, 770.000 euroko inbertsioarekin
camera_alt
Deskargatu irudia
collections
Irudi galeria
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Garraioen eta Mugikortasun Iraunkorraren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 350.000 euro inbertituko ditu salgaien eta bidaiarien errepideko garraioko gidarientzako hasierako Lanbide Gaitasunaren Ziurtagiria eskuratzeko ikastaroa diruz laguntzeko. Nabarmentzekoa da aurreko hiru deialdietan 880 pertsona izan direla onuradun, eta 772.862 euro inbertitu direla. Deialdi horiek harrera ona izan dute sektorearen aldetik, eta goranzko bilakaera izan dute, %48 onuradun gehiago izan baitira lehen deialditik hirugarrenera.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).