2023ko irailaren 18a

Nafarroako Gobernuak 3,3 milioi euro bideratuko ditu 2023-2024 ikasturteko unibertsitateko bekak eskaintzeko

Errenta-maila guztietarako egoitza-laguntza handitzeak 340 eta 660 euro arteko onura gehigarria ekarriko die 650 ikasle ingururi  
Promoziorako kartela
camera_alt Promoziorako kartela   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bitartez, 3,3 milioi euro bideratuko ditu 2023-2024 ikasturtean unibertsitate-ikasketak egiteko beken deialdi orokorrera. Eskaera telematikoki egin daiteke urriaren 18ra arte.

Gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdiaren oinarrietan zehazten da bekek estaliko dituztela matrikula, egoitza, garraioa, jangela, espediente akademikoa, gabezia ekonomiko larriak dituzten familia unitatetarako ezohiko laguntzak hala nola digitalizaziorako laguntza kontzeptuak.

Ikasturte honetan, nobedade gisa, % 30eko igoera bat erantsi da egoitzaren laguntzarako errenta-atalase guztietan; horrek 340 eta 660 euro arteko onura gehigarri bat suposatzen du aurreko deialdiekiko eta ikasturte akademikoan zehar euren familia-egoitzatik kanpo bizi behar izaten duten 650 ikasle ingururi laguntzen die.

Halaber, deialdi honek, hirugarrenez, aurten ere digitalizaziorako laguntza mantentzen du, helburua izanik irakaskuntza eta ikaskuntza digitalaren metodologiekin egokitzeak inplikatzen dituen gastuetan kolaboratzea. Zehazki, laguntza hau 200 eurokoa izango da Unibertsitateko Graduko lehenengo ikasturtean lehenengo aldiz matrikulatu diren eta errentaren 1. atalasean aurkitzen diren pertsonentzat.

Beka hauek jasotzeko ikasketek barne hartzen dituzte Unibertsitateko Gradu hala nola Masterren titulu ofizialak eskuratzera daramaten ikasketak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UNED) 25tik 45 urtera bitarteko helduentzat eskaini izaten dituen unibertsitatera sarbidea izateko prestakuntza ikastaroak.

Garrantzitsua da nabarmentzea Nafarroako Gobernuaren unibertsitateko beka hauek Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak antolatutakoak osatzen dituztela; hori dela-eta, horien zenbatekoa Ministerioan aurkeztutako eskarien onarpena edo ukapena kontuan hartuta erabakitzen da, betiere dagozkion baldintzak betetzen badituzte. Hain zuzen, Nafarroako Gobernuko unibertsitateko beka bat eskuratzeko balditzen artean dago, betiere unean-uneko baldintzak betetzea kontuan hartuta, 2023-2024 ikasturterako Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioari dagokion laguntza eskatu izana. Horrez gainera, Master edo Master bikoitzaren titulazio bideraezinen lehenengo ikasturterako matrikulatutako ikasleentzat sarbide nota minimoaren eskakizuna ezabatu egiten da, aurreko deialdian bezala.

Deialdiak barne hartzen du, salbuespen gisa, 3,3 milioiak 100.000 euro arte hedatzeko aukera, aurkeztutako eskari kopuruaren arabera.

Urriak 18ra bitarteko eskari-epea eta hedapen-kanpaina sare sozialetan

Eskariak aurkezteko epea urriaren 18ra arte dago zabalik. Horiek betetzeko, navarra.es. webgunean eskuragarri dagoen formularioa erabil daiteke. Izapideak egiteko, eskariak aldez aurretik identifikatu behar dira, cl@ve egiaztatzailea, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa baliatuz.

Sistema honek ikasleei ahalbidetuko die Estatuko Administrazio orokorrean hala nola bestelako administrazio publikoetan eskuragarri dauden datuen kontsulta telematikoa baimentzea, konfidentzialtasuna bermatuz eta besterik gabe eskatzailearen informazioa  ziurtatzea bultzatuz.

Emandako eta ukatutako beken behin-behineko ebazpena, Unibertsitateko zuzendaritza orokorrak egingo du. Pertsona eskatzaileek, navarra.es atarian edota bekak kudeatzeko aplikazioan kontsultatu ahal izango dute eta, desadostasunaren kasuan, bere espedientea berrikusteko eskatu ahal izanik.

Gainera, ‘Zure beka, klik batean’ webgunearen bidez, eskatzaileek laguntzen gaineko informazio garrantzitsu guztia, ohiko galderetarako erantzunak hala nola horietarako eskatzen diren baldintzen eta dokumentazioaren informazioa eskura izango dituzte.

Horrez gainera, Nafarroako Gobernuak hedapen-kanpaina bat jarriko du martxan sare sozialetan (Instagram eta Facebook) bere ikusgarritasuna areagotzeko eta deialdi hau ikasleengana gehiago hurbiltzeko, bere onuradun nagusiak direnez.

NUPen kredituaren prezio ofizialaren murrizketa mantentzen da

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak finkatutako NUPeko kredituaren prezio ofizialari dagokionez, orain indarrean dagoen murrizketa mantenduko da.

Horrenbestez, ikasturte honetarako, kredituaren kostua 15,10 eurotan mantenduko da, esperientzia urriko graduetarako, 21,38 eurokoa izanik esperientzia gehiagoko haien kasuan; horrek % 7,14ko murrizketa mailakatua inplikatzen du 2020tik Unibertsitate Politikaren Konferentzia Orokorrean adostutako hitzarmenen emaitza gisa.

Horrez gain, iaztik, murrizketa gehigarriak inplementatu dira guraso bakarreko familien tasetan, erabateko salbuespenarekin nazioarteko babesa edo behin-behineko babesa edo herrigabea izatea bezalako egoeren araberako ikasle eskatzaileentzat.