2024ko urriaren 23a

Nafarroako Gobernuak 24 milioiko laguntza sorta onartu du industria sektorearentzat

12 milioi baimendu ditu nekazaritzako elikagaien industrientzako laguntzetarako, 10 milioi enpresa txiki eta ertainentzako laguntzetarako eta 2 milioi enpresa handientzako
Nafarroako Gobernuak 24 milioiko laguntza sorta onartu du industria sektorearentzat Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak 24 milioiko laguntza sorta onartu du industria sektorearentzat

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, industriaren sektoreari zuzendutako hiru laguntza-pakete sustatzeko beharrezkoak diren urte anitzeko gastu-konpromisoak baimendu ditu, guztira 24 milioi euroko balioarekin. Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak adierazi duenez, helburua da industria-inbertsioa sustatzea, sektorearen hazkunde iraunkorra, lehiakortasuna eta Foru Komunitatean kokatutako enpresen enplegua sortzea.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).