2024ko maiatzaren 15a

Nafarroako Gobernuak 10 milioi euro eman dizkio mahastizaintza eta ardogintza sektoreari, bizi duen krisi egoera dela eta

Landa Garapeneko Departamentuak, sektoreak eskatuta, 5,5 milioiko aparteko neurriak hartu ditu uzta berderako eta beste 4,5 milioi destilaziorako, soberakinei erantzuteko
videocam Inyección de 10 millones al sector vitivinícola navarro ante la coyuntura de crisis que atraviesa collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, oniritzia eman dio Foru Erkidegoko mahastizaintza eta ardogintza sektorera 10 milioi euro bideratzeari, bizi duen krisi koiunturalaren eragin ekonomikoa arintzeko, batez ere ardoaren kontsumoaren beherakadaren ondoriozko soberakinen metaketagatik. Zehazki, Landa Garapeneko Departamentuak, sektorearen eskaera bati erantzunez, aparteko bi neurri aktibatu ditu, hala nola 5,5 milioi euro bideratzea uzta berdea deiturikoagatiko kalte-ordainetara (2,6 milioi gehiago joan den martxoko hasierako deialdiarekin alderatuta) eta beste 4,5 milioi krisi destilaziora bideratzea.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).