2023ko urtarrilaren 11a

Nafarroako Gobernuak 1,7 milioitan lizitatu du Landaben eta Arazuri-Orkoien industrialdeen artean trenbide saihesbide bat eraikitzeko proiektua

Lan horiek egiteko epea, gutxi gorabehera, 13 hilabetekoa da
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 1,7 milioi euroren truke lizitatu du gaur Landaben eta Arazuri-Orkoien industrialdeen artean trenbide-saihesbide bat eraikitzeko proiektuaren idazketa. Hala, salgaien trenbide-garraioa sustatzea, errepideko garraioa baino askoz iraunkorragoa baita, eta industria-sektorearen trantsizio ekologikoa bizkortzea da helburua.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).