Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 1,5 milioiko laguntzak jarri ditu abian garraio enpresa pribatuak modernizatu eta digitalizatzeko
2023ko ekainaren 22a
Nafarroako Gobernuak 1,5 milioiko laguntzak jarri ditu abian garraio enpresa pribatuak modernizatu eta digitalizatzeko
Berta Miranda Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak deialdiaren xehetasunen berri eman dio sektoreari gaur goizean; eskaerak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 30ean amaituko da
camera_alt
Ezker eskuin, Ignacio Orradre, ANETeko idazkari orokorra; Santiago Alemán, Ikuskaritza, Kudeaketa, Garraio Antolaketa eta Mugikortasuneneko zerbitzuko nagusia; Berta Miranda, Garraio eta Mugikortasun Iraunkorrerako zuzendari nagusia; Iñaki Martínez, Garaje Martínezeko kudeatzailea; eta Aurelio Legasa, Igarle Taldeko Logistikako Produktu eta Garraioko zuzendaria.
Deskargatu irudia
collections
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bitartez, 1,5 milioi euroko laguntzen deialdia egin du errepideko zerbitzuak ematen dituzten bidaiarien garraioko enpresa pribatuak eta salgaien errepideko garraioan esku hartzen duten enpresa pribatuak modernizatzeko. Laguntzak Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen dira, eta Next Generation funts europarren bidez finantzatzen dira.
(Albiste hau euskaratzen ari gara, hurrengo minutuetan izanen duzu osorik euskaraz. Bitartean gaztelaniazko bertsioa kontsulta dezakezu. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).