Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak Pirinioak suspertzeko Estatuaren zuzeneko dirulaguntza baten aurka Madrilgo Erkidegoak jarritako helegitea kentzea eskatuko du
2023ko ekainaren 14a
Nafarroako Gobernuak Pirinioak suspertzeko Estatuaren zuzeneko dirulaguntza baten aurka Madrilgo Erkidegoak jarritako helegitea kentzea eskatuko du
Pertsonatzea erabaki du, 2021ean Berreskuratze Planaren esparruan emandako 3 milioiko laguntzari dagokionez Foru Komunitateak dituen interesak defendatzeko
Nafarroako Gobernuak Pirinioak suspertzeko Estatuak emandako zuzeneko dirulaguntza baten aurka Madrilgo Erkidegoak jarritako helegitea kentzea eskatuko du.
Gaurko bilkuran erabaki du pertsonatzea Madrilgo Autonomia Erkidegoak 2021eko errege-dekretu baten aurka jarritako errekurtsoan; errege-dekretu horren bidez, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, Espainiako Gobernuak zuzeneko dirulaguntzak ematea arautu zuen berroreka eta ekitatea bilatzen zuten lurralde-inbertsioei.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).