2024ko urtarrilaren 19a

Nafarroako Gazteriaren Institutuak pornografia bortitzaren bidez sexualitatearen hastapena prebenitzeko programak bultzatuko ditu

Hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria Gazteriaren eta Haurren Estatuko idazkariarekin bildu dira gaur goizean
Aretoaren irudia bilera hasi baino lehen
camera_alt Aretoaren irudia bilera hasi baino lehen  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Indarkeria matxistari zeharka eta txikitatik aurre egiteko asmoz, Nafarroako Gazteriaren Institutuak hainbat programa sustatu nahi ditu legegintzaldi honetan, gazteak pornografia bortitzaren bidez sexualitatean ez hasteko. Hala jakinarazi dio gaur goizean Begoña Alfaro Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari eta hirugarren lehendakariordeak Rubén Pérez Estatuko Gazteria eta Haurren idazkariari, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilari Mª Carmen Maeztuk ere parte hartu duen bileran. Azken horrek idazkariarekin partekatu ditu Departamentuak haurren arloan abian jarritako estrategiak eta ekimenak.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)