2024ko maiatzaren 13a

Nafarroako gazteek gazte informazioko korrespontsalen lehen topaketa egin dute Lekarozen

Programak Gazte Informaziorako Europako Gutunean du oinarria, eta gazteek gazteentzako informazioa jasotzeko duten eskubidea bermatzea du xede
Topaketan parte hartu duten batzuk. Eskuinean, zutik, Nafarroako 
Gazteriaren Institutuko zuzendariordea, Carlos Amatriain
camera_alt Topaketan parte hartu duten batzuk. Eskuinean, zutik, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendariordea, Carlos Amatriain  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Joan den asteburuan, hogei bat gaztek parte hartu dute Gazte Korrespontsalen Nafarroako I. Topaketan, Lekarozko Gazte Aterpetxean. Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) antolatutako ekitaldi honen helburua Nafarroako hainbat udalerritako berriemaile gazteak biltzea izan da, haien arteko komunikazio-sarea indartzeko eta, horrela, tokiko komunitateetan parte-hartze aktiboa sustatzeko.

 (Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)