2023ko uztailaren 4a

Nafarroako Foru Ogasunak 245 milioi euro baino gehiago itzuli ditu 2022ko Errenta Kanpainan

Guztira 369.626 aitorpen aurkeztu dira, eta horietatik % 72,3 itzultzekoak izan dira
2022ko Errenta Kanpainaren balantzearen aurkezpena Irudi galeria

2022ko Errenta eta Ondarearen Kanpainaren amaieran 369.626 aitorpen aurkeztu dituzte zergadunek eta Nafarroako Foru Ogasunak 245,7 milioi euro itzuliko dizkie. 

2022ko Errenta eta Ondarearen Kanpainaren amaieran 369.626 aitorpen aurkeztu dituzte zergadunek eta Nafarroako Foru Ogasunak 245,7 milioi euro itzuliko dizkie. 

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Juan Cruz Cigudosak hala nola Nafarroako Foru Ogasuneko Oscar Martinez de Bujandak datu horiek eman dituzte jakitera, hain zuzen apirilaren 12tik ekainaren 23ra Nafarroako Foru Erkidegoan garatu den 2022 ekitaldiko errentaren kanpainaren balantzea egiteko eskainitako prentsaurrekoan.

Aurkeztutako aitorpenek totalean 495.714 zergadunei dagozkie.

Aitorpenen zifra total horretatik, % 72,3ren emaitza itzultzekoa edo zero zifrarena izan da, 245,7 milioi euroko zenbatera helduz; % 27,7rena diru-sarrerak jasotzekoa izan da, kasu honetan, 257,1 milioiko zenbatekoaz ari gara. Ondorioz, 2022 Errentaren Kanpaina 11,4 milioiko saldo garbi batekin itxi da. 

Oraindaino, Nafarroako Foru Ogasunak jadanik 225,7 milioi euro itzuli ditu. 

Cigudosa kontseilariak gogorarazi du azken saldoaren zifrak jaitsiera bat suposatzen duela aurreko kanpainan lortutakoaren aldean (orduko saldoa 86 milioikoa izan zen). Kontseilariaren esanetan jaitsiera horrek “azalpen garbi bat topatzen du Nafarroako Gobernu honek martxan jarri duen neurri fiskaletan”. Ildo horretatik, laneko hala nola profesionalen errentetarako kenkaria gogorarazi du, zeinen bidez onuradunak suertatu diren 125.000 zergadunetik gora, denera ia 56 milioi euro suposatuz; norbanakoen eta familien minimoen % 5eko gehikuntza bat, 30.000 eurotik beherako errentak dituzten pertsonentzako 100 euroko gehigarria lortuz; tarifa oinarri likidagarri orokorraren % 2ko deflaktazioa edo enpresa jardueraren etekin garbiaren % 3ko kuotako kenkdaria, zeinek 16 milioi euroko amaiera kostu bat suposatu duen.

Baliabide telematikoaren hautaketa igo da

Aurtengo kanpainan zehar 128.777 aitorpen aurkeztu dira modu telematikoan. Segida historiko osoan Nafarroako Foru Ogasunak erregistratu izan duen zifrarik altuena da. Eta horrez gainera, Ogasunak elaboratutako aitorpenen 184.910 proposamenetaraino, konbalidatu egin dira; horrek, totalean prestatu diren proposamenen % 91etik gorako portzentajea suposatzen du. Datu honi jarraiki, aurkeztutako aitorpenen erdia (% 50,1) administrazioak berak prestatu dituela egiaztatzen da.

Aitorpenak aurkezteko gainerako baliabideen harira, “Errenta Presentziala” aukera dela medio 19.125 aitorpen aurkeztu dira; aitzitik, “Telefonozko Errenta” aukeraren bitartez, zifra 4.883 aitorpenetara iritsi da.

Bestalde, Nafarroako Foru Ogasunarekin lankidetzan aritzen diren erakunde ezberdinek 31.931 aitorpen prestatu dituzte.

Herritarrekiko arreta

Kanpainan zehar, Nafarroako Foru Ogasunak herritarrei arreta emateko hainbat aukera planteatu ditu. 

Alde batetik, kanpainarekin lotutako 88.459 telefono deiri eman zaio arreta. Bestalde, 5.312 kontsulta arte erantzun dira “Bidali zure kontsulta” web formulazioaren eskutik eta 1.514 interakzio garatu dira Nafarroako Foru Ogasunak bere webgunean erabilgarri duen laguntza birtualerako tresnarekin.

Bestalde, 2021 Errentaren kanpainan zehar, renta.navarra.es web atarian, Errentaren eta Ondarearen gaineko kanpainarekin lotutako izapideak eta kontsultak egiteko 1.636.654 sarbide erregistratu dira, zeinen artean nabarmentzekoak diren jada Ogasunak egindako aitorpen proposamen baten existentziaren gaineko kontsultak eta jadanik aurkeztutako aitorpenen gaineko kontsultak.

Ondarearen Kanpaina 

Errentaren kanpainarekiko modu paraleloan Ondarearen zergarena garatu da, zeinetan totalean 7.051 zergadunen aitorpena jaso den, 36,9 milioi euroko zenbatekoa suposatuz. 
Ondarearen Zerga, zein aitortu behar izaten duten 550.000 eurotik gorako balioa duten ondareen jabe direnek (ohiko etxebizitza barne hartu gabe), Internet bidez aurkezten da, webgunean eskuragarri dagoen deskargatzeko prestatutako laguntza-programa erabiliz.