Descárgate la app
Nafarroako eskola-kontseiluak 'PISA abiapuntutzat' jardunaldiak aurkeztu ditu
2026ko azaroaren 9a
Nafarroako eskola-kontseiluak 'PISA abiapuntutzat' jardunaldiak aurkeztu ditu
Azaroaren 13 eta 14an hizlari adituak, hezkuntzako langileak, Nafarroako irakasleen ordezkariak eta ikasleen familiak bilduko ditu Tuteran
Jardunaldien kartela
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako eskola-kontseiluak datorren ostiralerako (13) eta larunbaterako (14) “Hezkuntza-eztabaida: PISA abiapuntutzat” jardunaldiak antolatu ditu Tuteran, NUPeko campusean. Topaketa horrek hizlari adituak, hezkuntzako langileak, sare publiko zein itunduko hainbat hizkuntza-eredutako Nafarroako irakasleen zein guraso-elkarteetako ordezkariak bilduko ditu. Topaketaren xedea nazioarteko ebaluazio baten emaitzetatik haratago doan irakurketa bat egitea da, bai eta ikasleen ikaskuntza baldintzatzen duten inguruabarren azterketa zabalagoa egitea ere.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)