2024ko apirilaren 28a

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ‘Igeltsero digitalak’ programak sari nazionala jaso du Malagan

Prestakuntza-ekintza berritzaile honi esker, beste lan-arlo batzuetako pertsonak programatzaile informatiko izatera iristen dira, %60ko laneratze eta guzti.  Veridas enpresarekin batera diseinatu da, eta dagoeneko hirugarren deialdia ireki du
NL-NEZren ‘Igeltsero Digitalak’ ekimenak Digitalak Gara 2024 Saria jaso du 
‘Talentua detektatzen’ kategorian
camera_alt NL-NEZren ‘Igeltsero Digitalak’ ekimenak Digitalak Gara 2024 Saria jaso du ‘Talentua detektatzen’ kategorian   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Digitalak gara sarietako bat jaso du; zehazki, ‘Talentua detektatzen’ kategorian, ‘Igeltsero digitalak’ programarengatik. Hain zuzen ere, Veridas Das-Nano enpresarekin batera garatutako prestakuntza-ekintza bat da, eta horren helburua da beste arlo batzuetako profesionalak web garapenean trebatzea, beren lanbide-ibilbidea egungo lan-merkatuak asko eskatzen duen programatzaile informatikoaren profilera bideratzeko. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).