2023ko martxoaren 20a

Nafarroako dozena bat pertsona ezagun arrazismoaren aurkako borrokan, beren jatorria DNAren bidez desmuntatuz

Nafarroako Gobernuaren Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren kanpaina berria da, eta Julian Iantzi, Chica Sobresalto, Chimy Álvila, El Drogas, Mai Garde, Steven Wu eta Javier Solanok parte hartu dute, besteak beste
collections Irudi galeria

Aurreiritziak desmuntatu eta arrazakeriari aurre egiteko premisaren pean, Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroa koloretan markaren bidez, bere kanpaina berria abiatu du gaur: Aniztasuna gure DNAn dago. Kanpaina horretan, Nafarroako dozena bat pertsona publikoren laguntza izan du, hala nola kirolariena, musikariena, sukaldariena eta kazetariena, zeinak borondatez onartu duten DNA proba bat egitea beren arbasoak eta azalaren azpian dauden aztarna genetikoak berrikusteko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).