2023ko azaroaren 28a

Nafarroako biztanleen %44k boluntariotza-jardueretan parte hartzen du edo parte hartu du, gehienak gizarte-arlokoak

Taberna lehendakariordeak Nafarroako Boluntariotzaren II. Azterlana aurkeztu du, herrialde bat egiteko “oinarrizko lana” da “mantendu eta sustatu” beharrekoa adierazi du 
videocam Presentación del II Estudio del Voluntariado de Navarra collections Irudi galeria

Presentación del II Estudio de Voluntariado de Navarra

Nafarroako biztanleen %44k adierazi du boluntariotzako erakunde eta/edo programetan parte hartu izan du edo bizitza osoan parte hartzen du, kasu gehienetan gizarte-esparruko arloko jardueretan. Emakumeei dagokionez, gizarte-boluntariotzari hezkuntza- eta komunitate-esparruetan duten lankidetza da nabarmena; gizonen lehentasunen artean, berriz, kirol- eta ingurumen-jarduerarako espazioak, kulturaz gain. 

Horiek dira, hain zuzen, gaurko gobernu bilkuraren ondoren lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilari Felix Tabernak aurkeztutako datuak, Nafarroako Boluntariotzaren II. Azterlanaren esparruan. Bere mintzaldian, nabarmendu egin du “herrialdea eratzeko oinarrizko pieza gisa” boluntariotzak duen zeregina. “Izan ere, demokrazian sakontzeko lehen mailako baliabide bat da, herritarren parte hartze antolatuak dakartzan balio inplizituengatik, interes orokorrarekiko konpromisoa ordezkatzeagatik, justizia, gizarte kohesioa eta gizarte inklusiboago, bidezkoago eta parte hartzaileago baterako bidea emanez”, ziurtatu du.

Felix Taberna boluntariotza “babestu eta sustatzearen” alde azaldu da. “Administrazio publikoen ardura da Nafarroako Foru Komunitatearen garapen sozialean herritarrek duten inplikazioa aitortzea eta sustatzea, ongizate komunera eta gizarte berdinzale, solidarioago eta parte hartzaileago bateranzko aurrerapenera bideratuta dagoen parte hartze sozial antolatu mota guztiak bultzatuz”, azaldu du. Horrez gainera, Nafarroako Gobernuak pertsona boluntario ziurtatuak bikoizteko duen konpromisoa ekarri digu gogora. 

Gaur egun, 2.976 pertsona eta 164 entitate daude izena emanda Nafarroa, Orotan Lagun plataforman, zeinek 2023an zehar, esparru ezberdinetan, boluntariotzaren 215 programa eskaini dituen. NASERTIC enpresa publikoak kudeatutako webguneak, harremanetan jartzen ditu boluntariotza-entitateak, elkarteak, osasun zentroak edota toki erakundeak boluntariotza jarduerak egin nahi dituzten pertsonekin. 

Nafarroako Boluntariotzaren II. Azterlana


Nafarroako Boluntariotzaren II. Azterlanaren xedea da boluntariotza jardueran partaide diren edo interesatuta dauden Foru Komunitateko herritarren eta entitateen tamaina eta ezaugarriak zehaztea, haien egoera, eskariak eta beharrak aztertuz. Bestalde, Nafarroako herritarren sektore ezberdinak boluntariotza egitera animatzen dituzten motibazioak eta faktoreak identifikatzen dituzte, beste datu interesgarrien artean.

Dokumentu hau prestatzeko, Nafarroako herritarrei orokorrean eta hirugarren sektoreko  eta Nafarroa, Orotan Lagun plataforman inskribatutako pertsona boluntarioei egin zaien boluntariotzaren gaineko 1.300 inkestatik gora bildu dira.

Bildutako datuen arabera, Nafarroako biztanleriaren % 44,4ak boluntariotzako erakunde eta/edo programetan parte hartzen duela edo hartu izan duela esaten du, esparru soziala izanik nabarmenki biztanleria orokorraren inplikazioarekin kontatu duena. Emakumeen kasuan, esparru sozialari hezkuntza eta komunitate esparruetan izandako kolaborazioa eransten da; aldiz, gizonezkoen lehentasunen artean, halaber kirol eta ingurumen hala nola kultura jarduerekin lotutako esparruak nabarmenduko lirateke.

Inoiz boluntariotzarik egin ez duten pertsonetatik, % 43ak jarduera altruista mota honi ekin nahi izateko eskuragarritasuna agertu du, eta horrek epe ertain eta luzera, pertsona boluntarioen hazkunde bat eragin lezake Nafarroan.

Pertsona boluntarioen motibazioen harira, elkartasuna hala nola ingurunea edo gizartea hobetzeko nahia nabarmentzen dira, izan ere, aukera horiek aipatu dituzte inkesta honi erantzun dioten pertsonen % 63,3ak eta % 56,3ak, hurrenez hurren. Aurrerantzean ere zerbitzu hau ematen jarraitzeko faktoreak dira helburuen lorpenak (% 57,6) hala nola konpromisoak (% 56,3) eragiten duten asetasuna. 

Agerikoak gertatzen dira, bestalde, jardueraren esparruan sortutako harreman sozialak, boluntariotzaren jarduerari dagozkion pertsonekin (pertsona boluntarioen % 36,7rako jarraitzeko faktorea) hala nola dagokion erakundearen baitan dauden beste pertsonekin (% 34,8). Xede horietarako, emakumezkoentzat, jarduerarekin lotura duten pertsonekin duten harremanen portzentajeak 8,8 puntu gehiago ditu gizonezkoen kasuan baino.

Kolaboratzeko moduari helduz, boluntariotzako programa generikoak izango lirateke erakundeetan inkestak erantzun dituzten pertsonen partaidetza duten jarduera nagusiak (% 47,7). Nabarmentzekoa da, bestalde, proiektuetako partaidetza aktiboa (% 33,4), erakundeekiko kolaborazio ekonomikoa (% 22,7) eta noizean behin egin izaten den partaidetza (% 22,5).

Pertsonal boluntarioaren zonifikazioa hizpide badugu, Iruña eta bere eskualdea lirateke pertsonen boluntariotzarako joera gehieneko (% 56) eskualdea. Jarraian datoz Tutera eta Nafarroako Erribera eta Foru Komunitatearen ipar-ekialdea, eta portzentajeak Foru Komunitateko biztanleriaren banaketa errealarekin doitzen dira.

Erakundetako inkestetatik (80) ateratako datuen harira, nabarmentzeko modukoa da boluntariotza jarduerak urte osoan zehar garatzen direla entitateen % 72,2an, hau da, jarraipen bat eta konpromiso bat dutela. Horrez gainera, hirugarren sektoreko entitateen % 52,6ak pertsona boluntarioen kopuru egonkor bat mantentzen duela dio. Hori horrela, erakundeen % 45,6ak dio boluntariotza iraunkor gehiagoren beharra duela eta horien % 68,8ak pertsonal berria topatzeko zailtasunak izaten duela.

Nafarroako pertsona boluntarioaren bereizketa eta aitortza erregulatu dira


Taberna lehendakariordeak jakitera eman du Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu duela Nafarroako pertsona boluntarioaren bereizketa hala nola ezohiko aitortza erregulatzen dituen Arautegia. Horrela, foru Exekutiboak boluntariotza sustatzekotan kontuan hartu beharreko neurrietako bat betetzen du, Nafarroako Boluntariotzaren II. Plana. Aitortza honetarako lehenengo deialdia 2024ko lehen hiruhilekoan burutuko da.

Nafarroako pertsona boluntarioaren aitortza hori 1998ko Boluntariotzaren Foru Legean jasota dator. Baina orain arte ezin izan da finkatu, arautegiaren behar adinako garapena egin izan ez delako. 

Gogoan izan Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluak aho batez eta modu positiboan eman duela ezagutzera orain Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gobernuaren irizpen positiboa lortu ondoren, ontzat eman duen Arautegia.