2023ko abenduaren 15a

Nafarroako Artxiboak Fernando Remacha konpositorea omenduko du haren jaiotzaren 125. urteurrenean

Mikroerakusketan izango dira Nafarroako musika-figura nabarmenaren argitaratu gabeko dokumentuak eta errekonozimenduak
Fernando Remacha, bere emaztearekin.
camera_alt Fernando Remacha, bere emaztearekin.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

125 urte bete dira Fernando Remacha jaio zenetik, Nafarroako XX. mendeko konpositore nabarmenetarikoa, eta Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak erabaki du abenduko mikroerakusketa haren irudiaren eta musika-ondarearen inguruan kontserbatzen dituen dokumentuekin osatzea herritarrentzat. Zehazki, haren partituretako batzuk erakusten dira; hala nola, “La maja vestida”, “¿Quién me quiere a mí?”, “Cartel de fiestas” eta “Jesucristo en la Cruz”. Horiez gain, Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioko zuzendari zegoela erreleboa egiteko 1973an egindako eskaera bezalako dokumentu garrantzitsuak ikus ahal izango ditugu, karrera ospetsuan zehar jasotako zenbait sariz gain; esate baterako, hirugarren Musika Sari Nazionala, 1980an jasotakoa. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).