2023ko apirilaren 28a

Nafarroako Artxiboak elkarteen espediente historikoak argitaratu ditu online kontsultatzeko

3.093 espedienteren deskripzio-erregistroak irauli dira, baita 1941 baino lehenagoko 2.426 dokumentuen orrialde osoko kopia digitala ere.
Ezker-eskuin: Diego Val, Ignacio Apezteguía eta Felix Seguro.
camera_alt Ezker-eskuin: Diego Val, Ignacio Apezteguía eta Felix Seguro.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Artxiboak “Artxibo Irekia” web bilatzailean argitaratu ditu Nafarroako Gobernu Zibileko elkarteen 3.093 kontrol administratiboko espedienteen erregistro deskribatzaileak, 1883tik 1986ra artekoak. Informazio hori herritarren eskura jartzen da, modu librean eta doan, www.archivoabierto.navarra.es web orriaren bidez.