Descárgate la app
Nafarroako Artxiboak Albaniaren konkistari eskainiko dio ekaineko mikro erakusketa, 650 urte igaro ondoren
2026ko ekainaren 6a
Nafarroako Artxiboak Albaniaren konkistari eskainiko dio ekaineko mikro erakusketa, 650 urte igaro ondoren
Albania konkistatzeko Luis de Navarra infanteak zuzendutako kanpaina militarretik 650 urte bete dira, eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak gertaera harekin loturiko dokumentu batzuk herritarrei erakusteko mikro erakusketa bat egingo du ekainean. Zehazki, honako hauek izango dira ikusgai: Luis infantearen eta Juana de Durazzo dukesaren arteko ezkontzari buruzko dokumentuak, Karlos II.aren ordainketa-aginduak 125 arma-gizon bidaltzeko, Tuteratik Tortosara arma-jendea eraman zuten txalupen ordainketa edo Albaniara bitarteko ontzien pleita nahiz infantea Albanian hil zeneko albisteak.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).