2026ko ekainaren 6a

Nafarroako Artxiboak Albaniaren konkistari eskainiko dio ekaineko mikro erakusketa, 650 urte igaro ondoren

Formatu txikiko erakusketa izango da, sarrera librekoa eta doakoa, eta zabalik egongo da Nafarroako Artxiboko beheko galerian ekaineko egun guztietan
Kontuen erregistroa, 1376an Albaniako kanpainarako errekrutatutako armen 
ordainketak jasotzen dituena.
Kontuen erregistroa, 1376an Albaniako kanpainarako errekrutatutako armen ordainketak jasotzen dituena.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Albania konkistatzeko Luis de Navarra infanteak zuzendutako kanpaina militarretik 650 urte bete dira, eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak gertaera harekin loturiko dokumentu batzuk herritarrei erakusteko mikro erakusketa bat egingo du ekainean. Zehazki, honako hauek izango dira ikusgai: Luis infantearen eta Juana de Durazzo dukesaren arteko ezkontzari buruzko dokumentuak, Karlos II.aren ordainketa-aginduak 125 arma-gizon bidaltzeko, Tuteratik Tortosara arma-jendea eraman zuten txalupen ordainketa edo Albaniara bitarteko ontzien pleita nahiz infantea Albanian hil zeneko albisteak.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).