Descárgate la app
Nafarroako Artxiboak Agustín González Acilu musikagilearen funts dokumentala jaso du dohaintzan
2026ko uztailaren 31a
Nafarroako Artxiboak Agustín González Acilu musikagilearen funts dokumentala jaso du dohaintzan
Egilea XX. mendearen bigarren erdialdeko espainiar konpositore nagusietako bat da
Esnaola kontseilaria eta Aciluren alaba, Mª José González Ribot, Nafarroako Artxibo Orokorrera eginiko dohaintzaren aurrean.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Ostiral honetan, Agustin Gonzalez Acilu (Altsasu, 1929ko otsailaren 18a – Madril, 2023ko abuztuaren 15a) konpositorearen funts dokumentalaren dohaintza aurkezteko ekitaldia egin da Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria buru izan duen ekitaldian, Mª José González Ribot familiaren ordezkaria eta David Gálvez Iruñeko Ganbera Abesbatzako zuzendari eta konpositorearen obran aditu nabarmena izan dira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).