2026ko otsailaren 12a

Nafarroak trantsizio energetikoan aurrera egiten du eta Europako Plan4CET proiektuan izan duen partaidetza amaitu du

Bruselan egindako ekitaldi batean, Europako kideen ordezkariek energia berdeen eremuan tokiko agintari eta eragileen ahalduntzeari buruz hausnartu dute
Aider Arregui Osés, Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoko Zerbitzuko 
teknikaria, proiektuaren ondorioen aurkezpenean
Aider Arregui Osés, Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoko Zerbitzuko teknikaria, proiektuaren ondorioen aurkezpenean  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, bazkide gisa, Europako Plan4CET (Trantsizio Energetiko Garbirako Plangintza) proiektuaren azken ekitaldian parte hartu du, aste honetan bertan, Bruselan. Jardunaldiak balio izan du ondorioak, ikaskuntzak eta Europako eskualdeen eta erakundeen artean bi urte eta erdiko lankidetza-lanaren ondoren lortutako arrakasta-kasuak partekatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).