2023ko azaroaren 20a

Nafarroak sexu-abusuen eta tratu txarren biktima diren adingabeak artatzeko zentro integrala izango du

Foru Gobernuak eta La Caixa Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute lokala egokitzeko; ingurune atsegina eskainiko du, eta inplikatutako profesionalak bilduko ditu leku berean
videocam Declaraciones de la consejera Amparo López tras su visita al futuro centro collections Irudi galeria

Nafarroak zentro integral bat izango du sexu-abusuaren eta tratu txarren biktima diren haur eta nerabeak artatzeko. Zentro horrek ingurune atsegina eskainiko du, instalazio judizialetatik fisikoki bereizita eta horrelako prozesuetan esku hartzen duten profesional espezializatuek bertan lan egin dezaten behar diren tresnekin.

Gobernu zentralak emandako 600 metro karratuko lokal batean instalatuko den zentroa datorren urteko bigarren seihilekoan jadanik martxan jartzea aurreikusten da. Gaur egun bere egokitzapena eta erreforma egiten ari dira, aurreikusi 840.000 euroko aurrekontua baliatuz, zeinetatik 700.610 euro Nafarroako Gobernuaren eta 139.390 euro “la Caixa” Fundazioaren ekarpenak izango diren, erakunde bien artean izenpetutako lankidetza-hitzarmenean xedatuari jarraiki.

Lokala bisitatzera bertaratu dira duela gutxi Amparo Lopez kontseilaria; Maite Arenaza, Justiziako zuzendari nagusia; Nafarroako “la Caixa” Fundazioko ordezkari den Izaskun Azcona; Justiziako Gizarte Zerbitzuko zuzendari Jesus Jimenez; Azpiegitura Judizialen Zerbitzuko zuzendari Beatriz Aguirre; eta Higiezinen Saileko buru Maria Amezcua.

Ekimen honen aurrean, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari Amparo Lopez Antelok ziurtatu du “legegintzaldi honetan biktima eta bere familia erdigunean jarri nahi ditu, zaurgarrienen babeserako lan eginez”. Horren harira, Lopez kontseilariak erantsi du “Departamentu honen apustu estrategiko bat da haurtzarorik zaurgarrienaren babeserako esparruan haurrak ebaluatzeko segurtasuna eta babesa suposatuko lituzketen giro batean Barnahaus izeneko eredu berri hau sustatzea”.  

Bestalde, Nafarroako “la Caixa” Fundazioko ordezkari Izaskun Azconak jakitera eman du “adingabe hauek babesteko babes-mekanismo bat beharrezkoa dela eta agerian jarri da Barnahus ereduren bitartez, haurtzaroko sexu-abusuaren balizko kasu baten aurrean profesionalek ebatzi behar izaten dituzten erronketatik askori erantzuna ematen zaiela”.

Adingabeentzako arreta integralaren sistema

Gogoan izan Justiziako Zuzendaritza Nagusia indarkeria, bereziki sexu izaerakoa, jasan izan duten haur eta nerabeen arreta integralerako sistema bat ezartzeko asmotan ari dela lanean. 

Sistema hau, nazioarteko Save the Children GKEren elkarlanarekin, osasun, hezkuntza, kirol, gizarte zerbitzu edo polizia arloetan sor litezkeen salaketak edota susmoak ebatzi ahal izateko babes giro bat sortu nahi duen Barnahus ereduaren ezaugarriekin hornitzen da. 

Barnahus ereduarekin, esparru berean biltzen dira haurren sexu-abusuaren kasuan esku-hartzen duten profesional eta baliabide guztiak, adibidez osasun esparrurako azterketak eta tratamenduak, ebaluaketa eta terapia psikologikoa, familiarako babesa eta laguntza, eta prozesu judizialerako behar adinako bermeak dakartzan lekukotasunen lorpena. Eta modu honetan, delitu baten biktimek sistema judizialarekin kontaktuan jartzen direnean jaso dezaketen arreta desegokiagatik sortzen den bigarren mailako biktimizazioa ekidin ahal da.