Descárgate la app
Nafarroak pobreziarako eta gizarte-bazterketarako arrisku txikiena duen erkidegoa izaten jarraitzen du, errenta bermatuari, aldi baterako lan-erregulazioei eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrerari esker
2023ko azaroaren 7a
Nafarroak pobreziarako eta gizarte-bazterketarako arrisku txikiena duen erkidegoa izaten jarraitzen du, errenta bermatuari, aldi baterako lan-erregulazioei eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrerari esker
Presentación del VII Informe anual sobre la pobreza y la desigualdad social en Navarra
Nafarroa da, laugarren urtez jarraian, pobreziarako eta gizarte-bazterketarako arrisku txikiena duen erkidegoa, oinarrizko gizarte-ezkutu deiturikoari esker, hau da, errenta bermatua, aldi baterako lan-erregulazioak eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera bezalako neurriei esker. Hori da Nafarroako pobreziari eta gizarte-desberdintasunari buruzko urteko zazpigarren txostenetik ondorioztatzen den ondorio nagusia. Txosten hori sortu berri den Analisi eta Prospekzio Bulegoak egin du, zeinak Nafarroako Gobernuak horri buruz egindako txostenei jarrera ematen dien.
Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilari Felix Tabernak gaur aurkeztu du prentsaurrekoan lan hau, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilari Carmen Maezturekin eta Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzaile Txerra Garcia de Eulaterekin batera.
Txostenak euspen nahiz kohesio sozialeko erreminta bezala neurri hauek duten eragin nabarmena jarri du agerian; ERTE-en kasuan, gizarte-maila guztiak hartu dira kontuan, eta pertsonarik behartsuenak izan dira onura gehien jaso dutenak. Zehazki, errentarik baxueneko pertsonentzat, bere diru-sarreren ia herena (% 29,2) 2021ean ERTE-tatik, errenta bermatutik eta bizitzeko gutxieneko diru-sarreratik etorri zen. Hala, “gizarte ezkutua” izendatu ohi dena pandemiaren eraginak mugatzeko ganga-giltzarri bat da gizarte kohesioari dagokionez eta hala ekidin daiteke Nafarroako ezberdintasunaren gehiegizko gorakada.
Taberna lehendakariordeak nabarmendu du “Analisi eta Prospekzio Bulegoak egiten duen lehenengo lana pobreziaren ingurukoa izatea, bulego honen bokazioa gizarteari mesedegarri izatea denaren seinale dela. Aztertzeko balio izateaz gainera, ekintzarako ere balio du. Nafarroan mota orotako pobreziaren inguruan atzeman diren faktoreen ezagutza oso esanguratsua da, ondorioz, bulegoak garatu duen lehenengo lana hori izatea nabarmentzeko modukoa da”.
Txostenaren harira, Tabernaren esanetan “datuek ohartarazten digute Nafarroako babes sozialerako sareak pertsona zaurgarrienenganako pobrezia tasen larriagotze bat ekiditen duela, Nafarroa izanik, berdintasun sozialaren terminotan, desberdintasun gutxien ageri dituen Komunitateetako bat. Hala ere, Nafarroako hegoaldeekiko zor bat daukagu, izan ere, Nafarroaren erdigunekoekin alderatuta haien pobreziaren zifrak altuagoak dira.
Beraz, Nafarroako Gobernuaren helburuetako bat da gure Komunitatearen hegoaldean desberdintasun tasa hori murriztea”. Horrez gainera, lehen lehendakariordeak pobrezia femeninoa izan du aztergai “faktore ugariko fenomeno bezala; Nafarroako Gobernutik horri arreta berezia ematea da gure asmoa”.
Horrez gain, Maeztu kontseilariak nabarmendu du “Gobernu honen erabakigarritasun irmoa politika publikoak, kohesionatuak, babes ofizialekoak hala nola eraldatzaileak direnak martxan jartzekoa, zein herritarren zerbitzura jarriko diren bereziki zailtasun gehien dituztenen aldeko arreta gehiago emanez”.
Pobrezia eta esklusio arrisku txikiagoa (AROPE tasa)
Txostenaren arabera, Nafarroak desberdintasunarekiko eta pobreziarekiko duen egoera ez litzateke horren larria beste autonomia erkidego batzuetakoa eta Espainiako orokorra kontuan hartuta. Foru Komunitatea, AROPE tasari jarraiki, pobrezia hala nola esklusio arrisku txikiagoarengatik nabarmentzen da beste erkidego batzuekin edo Europako beste herrialde batzuekin alderatuta.
Azterketak agerian jartzen duen alderdi oso aipagarri bat, haren kalkulurako erabili den pobreziaren arrisku tasen eta atalase ekonomikoaren arteko loturan datza. Zeren atalase honek etengabe gorantz egin du 2015. urtetik (2020an pandemiagatik izan ezik); aitzitik pobrezia tasa beherantz egiten aritu da, 2019. urtean eta 2020.ean jazotako hazkundeak salbuespenak izanik; 2021ean joera hori bestelakoa izan da. Horregatik, seinale ona da pobreziak behera egiten jarraitzea gizarte nafarraren maila ekonomikoak hobera egiten jarraitzen duen bitartean.
Estatu multzoan baino desberdintasun urriagoa
Txosten honek desberdintasuna hiru adierazle bitartez neurtzen du: Giniren indizea, S80/S20 ratioko indizea eta dezilen araberako diru-sarreren analisia.
Giniren indizeari jarraiki, Nafarroako errentaren banaketa Estatukoarekin alderatuta berdinzaleagoa da; datuek agerian jartzen dute Nafarroak batez besteko nazionalaren azpitik jarraitzen duela, azken datuek desberdintasunaren hazkunde bat islatu arren.
Beste adierazlea S80/S20 kozientearena da eta honen arabera 2021. urtean Nafarroaren posizioak okerrera egin zuen 2020 urtearekiko. Europar Batasunarekin alderatuta, Foru Komunitateko ratioak batez besteko europarra 0,7 punturekin gainditzen du.
Desberdintasunaren analisia dezilen araberako diru-sarreren eskutik
Bestalde, “gizarte ezkutua” izendatuak –Administrazioek martxan jarritako neurriak, esaterako errenta bermatua, bizitzeko gutxieneko diru-sarrerak eta ERTE-ak– lagundu egin du krisiak 2008. urtean eraginiko bezain hondamendi larririk ekar ez dezan. Neurri biek euspen eta kohesio sozialerako tresna gisa bere eragina ziurtatu dute eta ERTE-en kasuan, gizarte-maila guztiak eragin dira, pertsona behartsuenak onura gehien jaso izan dutenak diren arren; baina 2021ean bere eragina murriztu egin da ekonomia berraktibatu egin delako. Deigarriagoa da errenta bermatuaren eta bizitzeko gutxieneko diru-sarreren kasua, Nafarroako maila ekonomikorik baxuenean ere errekurtso horien inpaktua hedatu egin baita.
Azterketak berresten du 2021eko errenta 2020koa baino altuagoa izan zela, izan ere, pandemiaren eraginez zertxobait murriztu zen. Dezila bakoitzeko atalaseen hazkunde bat hizpide badugu, 2021ean talde guztiek euren diru-sarrerak hedatu zituzten 2020ari dagokionez. Ez hori bakarrik, guztiz nabarmentzekoa da dezila guztien diru-sarrerak hedatu egin zirela 2021ean 2019koekin alderatuta, horietan guztietan gehikuntzak % 4 eta % 5,1 artekoak izan baitziren.
Txostenak biztanleriaren diru-sarreren estimazioa egiten du inolako ekarpen publikorik ez legokeen egoera hipotetikoan edota soilik pentsioak leudekeen egoera batean. Kasu bietan erorketa erabakigarrienak gehien pobretutako biztanleriaren % 20an atzeman daitezke, erdi mailako klasea ere neurri handi batean eragingo litzatekeen arren. Hala, inolako ekarpen publikorik existituko ez balitz, pobreziaren tasa zorrotza % 16 baino pixka bat gehiago haziko litzateke eta erlatiboa berriz, % 12tik gora; pentsioak soilik existituko balira, pobrezia zorrotza % 4tik gora hedatuko litzateke eta erlatiboa berriz, % 3. Beraz, pentsioak ere erabakigarriak dira familia ugariren ekonomiari eusterakoan, bereziki behartsuenen kasuan.
Kolektiboaren erradiografia
Pobrezia % 11,7ra arte murriztu zen 2021ean, Nafarroako Biztanleriaren Errentaren Estatistikaren arabera, 2020. urtean jazotako gorakada txiki baten (% 12,1) ondoren. Nabarmentzekoa da tasa hau txikiagoa dela 2019an, pandemia hasi aurreko urtean, zegoenarekiko.
Azterketa honen arabera, pobrezia zorrotza gehien pairatzen duten taldeak 16 urtetik beherako pertsonak eta emakumeak izaten dira. Pobrezia zorrotzaren lurralde banaketa aztergai badugu, Tutera eta Lizarra dira tasarik altuenak aurkeztu dituzten eremuak (% 15,6 eta % 15,3, hurrenez hurren).
Pobreziaren harira azterketatik ateratako ondorio nagusienetako bat, nazionalitatearen faktoreak dakarren inpaktuan datza. Datuek erakusten dute Nazionalitate espainiarreko pertsonen % 14,4a pobrezia arriskuan zegoela 2021. urtean eta soilik % 6,8a zegoela pobrezia zorrotzean. Espainiatik kanpo jaiotako atzerriko nazionalitateko pertsonen kasuan, tasa hauek laukoiztu eta seikoiztu egin dira hurrenez hurren (% 59,4 eta % 38,8).
Amaitzeko, 16 urtetik beherakorik ez duten eta pertsona bakarrekoak ez diren etxeetan, Nafarroako batez bestekoak baino pobrezia tasa txikiagoak aurkezten dira eta 16 urtetik beherakoak dituztenek pobrezia zorrotza jasateko aukera gehiago dute.
Analisi eta Prospekzio Bulegoa
Gogoan izan Nafarroako Gobernuaren Analisi eta Prospekzio Bulego sortu berriak Foru Komunitateari hurrengo hamarkadetako erronkak hala nola desafioak (demografikoak, ekonomikoak, geopolitikoak, ingurumenekoak, sozialak, sanitarioak, hezkuntzakoak, etab.) gainditzeko prestatzen lagunduko diola.
Bulego berrik aurrera eramaten dituen konpetentziak ikuspegi bikoitzetik abiatzen dira: Nafarroako errealitatearen azterketa integrala hala nola joera-ildo eta erronka nagusien azterketa (zahartzea eta aldaketa demografikoak, migrazioa, kohesioa, eraldaketa digitala, klima-aldaketa, berrindustrializazioa, enplegua, etab.).
Analisi eta Prospekzio Bulegoa zortzi lan-irizpideren arabera zuzenduko da: herrialde ikuspegia; zorroztasun metodologikoa; ikuspegi integrala; konplexutasunaren egoera; propositiboa eta eraldatzailea; genero ikuspegia; irisgarritasuna eta gardentasuna; eta akordio bokazioa.