2024ko ekainaren 4a

Nafarroak, Pays Basquek eta Bearnek nazioarteko helmuga turistiko gastronomiko bilakatzeko proposamena berretsi dute

Europako Gaturi 2 proiektuak hiru eskualdeak batzen ditu turismo iraunkor eta kalitatezkoaren bidean aurrera egiteko
De izda a dcha: Ana Rivas, directora general de Turismo; Natalia Bellostas, 
directora gerente de INTIA; Jean-Baptiste Fafoaga, representante consular 
de la Cámara de Comercio e Industria de Bayonne Pays Basque; Ana Beriain, 
presidenta de la Asociación de Hostelería y Turismo de Navarra; Denis 
Ulanga, director de la Agencia Departamental de Turismo 64 Béarn - Pays 
Basque.
De izda a dcha: Ana Rivas, directora general de Turismo; Natalia Bellostas, directora gerente de INTIA; Jean-Baptiste Fafoaga, representante consular de la Cámara de Comercio e Industria de Bayonne Pays Basque; Ana Beriain, presidenta de la Asociación de Hostelería y Turismo de Navarra; Denis Ulanga, director de la Agencia Departamental de Turismo 64 Béarn - Pays Basque.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako, Pays Basqueko eta Bearneko ordezkariek mugaz gaindiko Gaturi 2 proiektua aurkeztu dute gaur Iruñean; hau da, eskualde horiek nazioarteko helmuga turistiko gastronomiko gisa bultzatzea proposatzen duen ekimena, duela bi urte Gaturi proiektuaren bidez hasitako lanari jarraipena ematen diona. 

Aurkezpen-ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Ana Rivas, Nafarroako Gobernuko Turismoko zuzendari nagusia; Jean-Baptiste Fafoaga, Bayonne Pays Basque Merkataritza eta Industria Ganberako ordezkari kontsularra; Natalia Bellostas, INTIAko zuzendari kudeatzailea; Denis Ulanga, 64 Béarn Pays basque Turismoko Agentzia Départementaleko zuzendaria (ADT64); eta Ana Beriain, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteko lehendakaria (AEHN).

Proiektuaren partenariatuan honako hauek aurkitzen dira: Nafarroako Gobernuko Turismoko Zuzendaritza Nagusia; Agence Départementale du Tourisme 64 Béarn, Pays Basque (ADT64); Chambre De Commerce et de L’Industrie Bayonne Pays Basque; Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutua SA (INTIA); eta Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartea (AEHN), proiektuaren lider gisa. Gainera, Frantziako erakunde elkartuen lankidetza dute; hots, Tourisme Béarn Klusterra eta Pirinio Atlantikoetako Nekazaritza Ganbera.

Gaturi 2 proiektua Gaturi proiektuaren jarraipena da (2020ko urtarrila – 2022ko maiatza). Lehen proiektuarekin erakusleiho bat sortu zuten bertan parte hartzen zuten bost lurraldeetako (Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Pays Basque eta Bearn) produktu eta baliabide gastronomikoak nekazaritzako elikagaiak eta produktu turistikoak munduari erakusteko, mugaz gaindiko lurraldearen nazioarteko sustapen eta kokapen gastronomiko eta turistikoa handituaz.

Helmugak turismoa eta gastronomia konbinatzen ditu, baserritik mahairainoko balio-kate osoa inplikatuz. Helmugan, produkzioaren, merkaturatzearen, jatetxeen eta ostalaritzaren arloko profesionalak ez ezik, turismo-agenteak ere badaude, eta horiek izango dira proiektuaren ekintzen eta emaitzen onuradun nagusiak. Funtsezkoa da turismoaren iraunkortasun, erantzukizun eta kalitaterako bidean aurrera egitea ingurumena babesteko, garapen sozioekonomiko ekitatiboa sustatzeko, kultura zaintzeko eta esperientzia turistiko ederrak eskaintzeko.

Gaturi 2 proiektuan parte hartzen duen lurralde bakoitzak aberastasun gastronomiko handia eta balio handiko baliabide gastronomikoak ditu, eta horietako bakoitza, berez, helmuga gastronomikotzat hartzen da. Nafarroaren, Pays Basquen eta Bearneren batasunak indarrak batzeko aukera ematen du, nazioartean balio handia duen erakargarri gisa eratzeko eta nazioarteko turista gastronomikoa lortuko duen sustapena egiteko.

Gaturi 2 proiektuaren %65 Europar Batasunak finantzatu du, Interreg VIA Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). Horren helburu nagusia da Espainia-Frantzia-Andorra mugako eremuan integrazio ekonomiko eta soziala indartzea, nazioarteko helmuga turistiko gastronomikoa sustatuz.

Helmuga turistiko iraunkorra eta kalitatezkoa lortu nahi duen proiektuak hainbat helburu espezifiko ditu; tartean, nekazaritzako elikagaien tokiko produktuei balioa ematea eta turismora hurbiltzea nahiz zirkuitu laburreko kanala sustatzea eta ingurumen- eta gizarte-arloko iraunkortasunaren neurriak ezartzea (irisgarritasuna). Horrez gain, proiektuaren beste helburu bat da turismo-sektoreko eta nekazaritzako elikagaien sektoreko profesionalen gaikuntza hobetzea, bezeroei kalitate handiko zerbitzua emateko, eta VISITGastrOH! helmuga turistikoa sendotzea ere bai, helmuga iraunkor eta kalitatezkoa izan dadin, produktu, ibilbide, jarduera eta establezimendu berezi berriak sartuz.

Horretarako, proiektuaren asmoa da arlo ezberdinetan lan egitea; hala nola, ezagutzaren transferentzia eta jardunbide egokien trukea edota profesionalizazio-plana ezartzea, prestakuntza-ekintzak definituta eta abian jarriz. Gainera, Gaturi 2 proiektuak sustapen-plan bat garatuko du helmuga finkatzeko, turismo arduratsua, iraunkorra eta kalitatezkoa sustatzen duten produktuak eta ibilbideak sartuz, eta horiek eta nazioarteko helmugak sustatzeko ekintzak martxan jarriz.

Oraingoan, proiektuaren jarduerak Nafarroako eskualdean, Pays Basquen eta Bearnen oinarrituko dira (Pirinio Atlantikoetako Departamentua).

Proiektuan emaitza nagusi hauek lortzea espero da: batetik, enbaxadoreen, sukaldaritzako profesionalen, turismo, merkataritza eta nekazaritzako elikagaien sektoreko profesionalen sare bat sortzea, lurraldeetako ordezkariak direnena, eta, bestetik, sareko eragileen artean ezagutza trukatzeko jarduera erakusleak egitea. Era berean, zirkulu laburreko, irisgarritasuneko eta ingurumen-iraunkortasuneko jardunbide egokiak mugaz haraindi identifikatzea eta trukatzea espero da, eta turismoko eta nekazaritzako elikadurako profesionalen prestakuntza hobetzeko plana lantzea. Azkenik, proiektuaren asmoa da Helmuga Turistikoa finkatzeko eta sustatzeko estrategia bat lortu ahal izatea.