2024ko urriaren 1a

Nafarroak mugaz gaindiko lankidetza indartuko du larrialdietan, Europako ALERT-PYR proiektua garatuz

López kontseilariak parte hartu du gaur eguerdian proiektuan parte hartzen duten gainerako eskualdeekin Jakan egindako topaketa batean
López kontseilaria, bere hitzaldiaren une batean.
López kontseilaria, bere hitzaldiaren une batean.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Amparo López Herrizaingo, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilaria  ALERT-PYR mugaz gaindiko koordinazio-proiektuan parte hartzen duten gainerako eskualdeekin Jakan egindako topaketa batean parte hartu du gaur eguerdian. Goi Garona, Pirinio Garaiak eta Pirinio Atlantikoak (Frantzia), Val d 'Aran, Aragoi, Nafarroa eta Gipuzkoarekin muga egiten duten lurraldeetan segurtasun zibileko misioak eta ondasunen, pertsonen eta ingurumenaren babesa optimizatzea du helburu.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).