2025ko abenduaren 30a

Nafarroak mugaz gaindiko lankidetza berritu du Pirinio Atlantikoekin, “Europaren kohesioa sustatzeko nazioarteko testuinguru konplexu batean”

Ollo lehendakariordeak eta Lasserre Frantziako Departamentuko presidenteak hitzarmen bat sinatu dute 2025-2028 aldirako, bi lurraldeen arteko lehen akordioaren 25. urteurrenarekin bat eginez
Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak eta Frantziako Pirinio Atlantikoetako Departamentuak lankidetza-hitzarmen bat berritu dute gaur, eta, horren bidez, konpromisoa hartu dute elkarrekin lan egiteko hainbat arlotan, hala nola mugikortasunaren hobekuntzan, arriskuen kudeaketan, turismoaren garapenean, trantsizio ekologikoan edo eleaniztasunean. Ana Ollo Hualde Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta Jean Jacques Lasserre eskualde horretako Departamentu Kontseiluko presidenteak akordioa sinatu dute gaur Iruñean, eta bat egin dute mugaz haraindiko lankidetza nabarmentzean, mugaz bi aldeetako herritarrentzat hobekuntza praktikoak lortzeko eta Europaren gizarte eta lurralde kohesioa bultzatzeko aukera gisa, nazioartean konplexua den une batean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).