2024ko maiatzaren 24a

Nafarroak kongresuen turismoa bultzatuko du, ‘Spain Convention Bureau' sarean txertatuta

Erakunde nazional horretara kide behatzaile gisa lehen aldiz atxikitzeak aukera emango du bileren, negozioen eta biltzarren turismo-eskaintza prestatzeko, merkatu-azterlanak koordinatzeko eta nazioan eta nazioartean sustatzeko ekintzetan parte hartzeko
'Spain Convention Bureau'-ren Urteko Batzarreko partaideak. Ezkerraldean, 
Turismoko zuzendari nagusia, Ana Rivas
camera_alt 'Spain Convention Bureau'-ren Urteko Batzarreko partaideak. Ezkerraldean, Turismoko zuzendari nagusia, Ana Rivas  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Aste honetatik aurrera, Nafarroa ‘Spain Convention Bureau’-ren parte da. Sare hori 1984an eratu zen, eta gaur egun 60 helmuga nazional baino gehiago biltzen ditu, kongresu-turismoaren (MICE, ingelesezko sigletan) esparruan eskaintza erakargarri gisa eratu nahi dutenak.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)