2023ko azaroaren 13a

Nafarroak “indarkeria sexualen aurkako” kanpaina bat bultzatu du, harremanetan berariazko adostasuna aldarrikatuz

Urtarriletik irailera 266 sexu-indarkeria salaketa erregistratu dira Foru Erkidegoan, eta %73 30 urtetik beherako emakume gazteek jarri dituzte
videocam Rueda de prensa de presentación de la campaña del Gobierno de Navarra con motivo del 25N collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak sexu-indarkeria mota guztien aurkako sentsibilizazio kanpaina bat aurkeztu du gaur. Horren bidez, gizartea eta kultura aldatzeko beharra azpimarratu du, harreman sexualak eta afektiboak ezartzeko berariazko baimena barne hartuta. Kanpainak aldarrikatzen du emakumeek askatasuna dutela beren ingurunearekin nahi duten moduan harremanetan jartzeko, eta keinu bat edo janzteko edo jarduteko modu jakin bat ezin dela ulertu nahi ez duten loturak ezartzeko baimen gisa.

Foru Exekutiboak mezu hau barreiatzea nahi luke, datorren azaroaren 25ean ospatzekoa den Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela-eta. Hala eman dute gaur jakitera prentsaurreko batean lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilari Felix Tabernak; hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Berdintasunerako kontseilari Begoña Alfarok eta kanpaina diseinatu eta ezagutzera emateko arduratu den Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NABI) zuzendari gerente Patricia Abadek.

“Nafarroako Gobernutik emakumeenganako indarkeria adierazpen oro errotik ezabatze aldera lan egiteko konpromiso irmoa dugu. Lehentasun politiko bat da”, jakinarazi du Taberna lehendakariordeak, zeinen esanetan “emakumeen aurkako indarkeria moduen artean dagoen sexu indarkeria. Ohikoenetako, gutxien bistaratzen denen arteko bat hala nola gizarte gehien kezkatzen duen arteko bat dugu hizpide. 25 A-ko kanpaina honekin, emakumeen baimena eztabaidaren erdigunean jartzeko deialdi bat egingo da. Emakume baten baimen askearekin kontatzen ez duen sexu konnotazioko ekintza mota orori sexu indarkeria esaten zaio”.

‘Sexu-indarkeriak. Gertatzen ari dira’ lelopean, kanpainak hainbat material grafiko eta ikus-entzunezko erabiltzen ditu; horien baitan emakumeak ageri dira esparru ludiko edo dibertigarrietan, zeinen bitartez honako mezuak emango diren: ‘Whatsapp bat da. Ez da baiezko bat’, ‘Dantza bat da. Ez da baiezko bat’, ‘Trago bat da. Ez da baiezko bat’ edota ‘Gona bat da. Ez da baiezko bat’.

“Egunerokotasuneko konta ezin ahala egoeretan jazo ohi diren egoera horietan denetan emakumeen baimena alde batera uzten da, eta haren nahiak eta itxaropenak gutxiesten dira; eta sarritan, gizonezko batek, bere nahiak inposatu nahian, eraso egiten ditu. Guri eraso eginez”, salatu du Abadek. NABIko zuzendari gerenteak azaldu duenez, kartel eta bideo ezberdinen helburua mezu bat helaraztea da, hau da, “emakumeen baimen askeaz egiten ez den sexu izaerako ekintza oro sexu indarkeria dela”. Alegia, soilik bai izango dela bai”, adierazi du.

Salaketen gorakada

Joan den urtean zehar Nafarroan 2021ean baino 290 salaketa gehiago erregistratu ziren, eta guztira 1.929 izan ziren. % 36.35a 30 urtetik beherakoek jarri zuten; horietatik 244 (% 12.65a) sexu-indarkeriari dagozkio. NABIko datuen arabera, aurtengo urtarrila eta iraila artean jadanik 1.569 salaketa erregistratu dira eta horietatik 266 sexu-indarkeriari dagozkio, 30 urte arteko adin tarterako % 72.93a islatuz.

Horrez gainera, foru lurraldean emakume bat eraila izan da aurtengo orain arteko epean, zeinek 15 biktima metatzen dituen azken hamarkadan. Estatu mailan berriz, jada 52 dira aurtengo orain arteko epean erailak izan direnak (horietako 7, 30 urtetik beherakoak) eta ondorioz, 50 umezurtz egoeran geratu direnak.

Abadek azaldu duenez, 25A-ko kanpainaren leloari jarraiki, emakumeek “historikoki jasan eta bere gain hartu” dituzten askotariko eta nolanahiko indarkeriekin amaitzeko premia izango da nabarmendu beharreko xedea. Bestalde, horiek errotik ezabatzekotan, gizonezkoek nahi emakumezkoek “normalizatu” diren indarkeria motak “identifikatzen Ikastea” zeinen premiazkoa den nabarmendu du.

Nafarroako Gobernuak ezabatzea nahi dituen sexu-indarkeria ezberdinen artean leudeke sexu-erasoak, nagusitasun egoeran, biktimaren zaurgarritasuna edo edozein arrazoi dela-eta norbere borondatea hutseratuta izatean jazotako indarkeria, beldurrarazte edo abusua erabiliz inposatutako sexu izaerako ekintzak liratekeenak; eremu mota orotako (lanekoa, eremu publiko batekoa, aisialdi-eremukoa, kirol-esparrukoa, etab.) sexu jazarpena; besteren prostituzioaren ustiaketa; sexu-indarkeria digitalak (sexting, sextorsion, grooming edo stalking); sexu konnotazioko espioitza; mutilazio genital femeninoa; ezkontza derrigortua; eta sexu-ustiapen xedeetarako salerosketa, sexu-indarkeriarekin lotutako emakumeen erailketa. Kanpainaren kartelgintzak dokumentu bateranzko QR esteka bat dakar, sexu askatasunaren berme integralerako 10/2022 Lege Organikoari jarraiki indarkeria hauek guztiak zehazte aldera.

Arazo honi aurre egiteko kanpaina instituzionalaren kostua 50.000 eurokoa da. Foru Exekutiboak 5.000 kartel inguru barreiatuko ditu herritarrentzako arreta- eta zerbitzu-guneetan (udalak, osasun zentroak, liburutegiak, gizarte zerbitzuak, kirol instalazioak, jubenilak, etab.). Horrez gainera, orotariko irratietan iragarkiak, Navarra TV-rako eta toki telebistetarako iragarki bat eskainiko ditu eta horrez gain publizitatea tartekatuko du paperezko aldizkarietan nahi aldizkari digitaletan. Horrez gainera, kanpaina honen hedapena egiteko markesinak eta sare sozialak baliatuko dira.

Iguala Programaren Balantzea

Gaur ospatutako agerraldiak, bestalde, NABI Nafarroako Gazteriaren Institutuk hala nola toki erakundeek 2020an martxan jarritako eta 30 urtetik beherako gazteengana bideratutako indarkeria sexista prebenitzeko Iguala Programaren edota ekimenaren balantzea egiteko ere balio izan du.

Alfaro lehendakariordea izan da programa honen eboluzioa azaltzeko arduraduna; haren esanetan, lankidetza metodologia baten eraginpean, gazteen eta nerabeen protagonismoa eta parte hartzea areagotzea dira xede: talde ezberdinetako nerabeen artean, nerabeen eta pertsona helduen artean, eskolaren eta familiaren artean, erakunde bien eta udal taldeen artean eta gazteriaren mugimendua dela medio. Ekimen honi helduz, gazteriaren taldeak hezten dira, aldi berean euren egoitza-esparruetarako sentsibilizazio agente bihurtu ahal direlakoan.

Oraindaino programa honen garapenerako bidea eman duten udalerriak izan dira Tafalla (bi edizio), Santakara, Huarte eta Corella, 2023an ekimenarekin atxiki den azken herria, 14 eta 28 urte arteko 8 neska eta 5 mutileko talde batekin.

Eta laugarren edizio hau, ‘Berdintasunaren aldeko eta indarkeria sexistaren aurkako belaunaldi bat’ lelopean garatu da. Nafarroako Gazteriaren Institutuak eskuragarri jarri duen Lekarotzeko aterpetxean urriaren 13tik 15ra gauzatutako bizikidetza dugu hizpide, zeinetan laguntza teknikoa eman duten lau pertsonen zaintzarekin kontatu den.

Topaketan, gazte parte hartzaileek aurretiazko emakumeen aurkako indarkeriaren arloko prestakuntza saio bat jaso zuten generoan aditua den NUPeko Soziologia eta Gizarte Langintza Departamentuko irakasle Ruth Iturbideren eskutik. Prestakuntzaren ondoren, NABIk arlo honetan lau urtetan zehar eginiko lana laburbilduko lukeen ikus-entzunezko produktu artistiko baten sorrerari ekin zitzaion; eta horren lorpenerako gazte inplikatuek profesional adituen laguntzarekin kontatu zuten.

Beraz, taldeak sare sozialetan barreiatzeko antolatutako ikus-entzunezko 8 ‘snack’ erako gidoia eta protagonismoa landu zituen eta horietako zenbait ('Zergatik da ezberdina?' eta 'Sextorsión') gaurko prentsaurrekoan bistaratu dira. Nafarroako gazteriarentzako pieza batzuk dira, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta bere inguruneetan jarreren aldaketa bat sustatzeko paper protagonista har dezaten helburua dutenak.

“Agerikoa denez, pertsona gazteak ez dira partaide soilak; prozesu osoaren motorra izan dira. Eta prozesu hau sentsibilizaziorako agente gisa trebatzearekin amaitzen da, batez ere berdinen artean”, azaldu du Alfarok. Lehendakariordeak gazteriarekiko hurbila den esparru erabiltzearen garrantzia nabarmendu du, kasu sare sozialak, topaleku, desoreka edo indarkeria kasuak edo egoerak prebenitu eta atzemateko. Eta horren harira, “adin gazteenetara hurbilduko gaituzten eta genero indarkeriari buruz haiek dituzten kezka eta jakin-minen adierazpenari ahotsa ematearen aldeko apustua egin du”.

Jarduketa-ildoak Berdintasun esparruan

Kanpaina hau, emakumeen aurkako indarkeriari buruz prebenitzeko, informatzeko eta sentsibilizatzeko helburuari jarraiki NABItik garatutako herritarrak sentsibilizatzeko ekintzen baitan kokatzen da. Gainera, Foru Exekutibotik emakumeenganako indarkeriaren arreta eta prebentzioaren arloan ekintza publikoak koordinatzen jarraitzea aurreikusten da, arreta berezia emanez adingabeei, Berdintasunerako Plan Estrategikoaren (2022-2027) ildoak jarraituz, zeinek lehenesten dituen, besteak beste, emakumeen aurkako indarkeria errotik ezabatzeko lau ardatz nagusi: prebentzioa, sentsibilizazioa eta ikerketa; arreta integrala; prestakuntza eta koordinazioa.

Era berean, akabera ematen ari dira sexu-indarkerietarako Arreta Integralerako Zentroa martxan jartzeko; baliabide edo zentro espezializatu bat -zabalik 24 orduz / asteko 7 egunetan / urteko 365 egunetan- sexu indarkerien esparruan prebentzioa nahiz arreta integrala eta diziplina arteko arreta emateko. Horrez gain, datorren urtean, Nafarroako Gobernuak indarrean jarriko ditu, lehenengo aldiz, indarkeria matxistaren ondoriozko ume zurtzengana zuzendutako laguntza ekonomikoak.

Bestalde, aurreikusita daude halaber mutilazio genital femeninoaren aurkako Protokoloa hala nola derrigorrezko Ezkontzen Protokolo baten onarpena, emakumeen indarkeriaren biktimak egiaztatzeko NABi-ko ‘leihatila berezi’ baten sorrera eta bestalde, Nafarroako emakumeen aurkako indarkeriaren arloa (osasun, polizia, gizarte, zuzenbide eta epai, hezkuntza, enplegu esparruak) koordinatzeko Erakundearteko III. Akordioan inplikatu diren agente ezberdinentzako prestakuntza espezializaturako bultzada.

Gehiago irakurri

Rueda de prensa completa