2023ko martxoaren 23a

Nafarroak eta Estatuak akordio bat sinatu dute terrorismoaren biktimen eskubideen benetako erabilera ahalbidetzeko

Testua ostegun honetan sinatu dute Madrilen, eta konpromiso batzuk ere baditu, indarkeriazko erradikalizazioa saihesteko eta biktimen zein haien senideen oroimen eta duintasun jarduerak egiteko
Montserrat Torija eta Martín Zabalza lankidetza-hitzarmena sinatzen
Montserrat Torija eta Martín Zabalza lankidetza-hitzarmena sinatzen  Deskargatu irudia Irudi galeria

Martín Zabalza Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak eta Montserrat Torija Barne Ministerioko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendari nagusiak bilera bat izan dute gaur, ostegunean, Madrilen, bi administrazioen arteko lankidetza bultzatzeko. Helburua da terrorismoaren biktimei laguntza, arreta eta babesa ematea, indarkeria erradikalizatzeari aurrea hartzea eta senideen ekintzak oroitzea.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).