2024ko apirilaren 19a

Nafarroak boluntarioa bilatzen du, bere dedikazioagatik, eredu sozialagatik edo bere ekintzen garrantziagatik nabarmentzen dena

Maiatzaren 15ean amaituko da ‘Boluntarioa saria’ eskuratzeko hautagaiak aurkezteko epea, eta Taberna lehendakariordeak gaur Nafarroako Parlamentuan azaldu duen Boluntariotzaren III. Planaren barruan dago
Taberna lehendakariordea gaur Nafarroako Parlamentuan, Joseba Asiainekin 
batera.
camera_alt Taberna lehendakariordea gaur Nafarroako Parlamentuan, Joseba Asiainekin batera.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroak boluntario bat bilatzen du, bere dedikazioagatik, borondatezko jardueran duen eredu sozialagatik edo arlo horretan egiten dituen ekintzek garrantzi berezia izan dutelako nabarmentzen dena. Maiatzaren 15era arte zabalik dago Nafarroako Boluntarioen saria jasotzeko hautagaiak aurkezteko epea. Nafarroako Gobernuak boluntariotzaren arloan emango duen sari gorena da, Nafarroako Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legean aurreikusita zegoena, baina garatu gabe.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).