2023ko urriaren 27a

Nafarroak baso-aprobetxamendua %25 handitzea proposatu du 2030era arte, basoaren kudeaketa iraunkorrarekin

Aierdi kontseilaria da Iruñean egiten ari den Baso Batzorde Nazionalaren buru, eta Ollokiko Barbiur zerrategia bisitatu du, zuraren eraldaketa-prozesu osoa hartzen duen enpresa historikoa
videocam Visita del consejero Aierdi a la serrería Barbiur de Olloki en el marco del Comité Forestal Nacional collections Irudi galeria

Visita del consejero Aierdi a la serrería Barbiur de Olloki en el marco del Comité Forestal Nacional

Nafarroako Foru Erkidegoak, Estatuan ziurtagiria duen baso-azalera handiena duen erkidegoak, bere basoen hazkundearen aprobetxamendua gutxienez % 25 handitzea proposatzen du 2030. urtera arte, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari José Mª Aierdik atzo eta gaur artean Iruñean egin den Baso Batzorde Nazionalaren aurrean adierazi duenez. Hogei bat lagunek parte hartu dute batzorde horretan, hainbat autonomia erkidegotako eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko teknikarien artean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).