Descárgate la app
Nafarroak Asturiasen aurkeztu du desgaitasuna ulertzeko eta pertsona guztientzat irisgarriak diren espazio eta zerbitzuak sortzeko prestakuntza proiektua
2023ko irailaren 28a
Nafarroak Asturiasen aurkeztu du desgaitasuna ulertzeko eta pertsona guztientzat irisgarriak diren espazio eta zerbitzuak sortzeko prestakuntza proiektua
Dagoeneko 2.000 langile publiko inguruk jaso dute prestakuntza
Ezkerretik eskuinera, José Antonio Garbón, Asturiasko Printzerriko Berrikuntza eta Aldaketa Sozialeko zuzendari nagusia; Joseba Asiain, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetarako zuzendari nagusia; Jesús Martín Blanco, Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030eko Ministerioko Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen zuzendari nagusia; Melania Álvarez, Asturiasko Printzerriko Gizarte Eskubide eta Ongizateko sailburua; eta Enrique Rodríguez, Asturiasko Printzerriko Gizarte Zerbitzuen eta Adinekoen zuzendari nagusia.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroak ‘Aktibatu zure alde inklusiboa, jarri modu irisgarrian’ prestakuntza-proiektua, desgaitasunen bat duten pertsonen premiak ulertzeko eta ezagutzeko garatutako egitasmoa, aurkeztu du gaur goizean Oviedon. Asturiasko Printzerriko Gobernuak antolatutako irisgarritasun unibertsalari buruzko jardunaldi batean parte hartu du Foru Komunitateak gonbidatutako erkidego gisa.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).