2024ko abuztuaren 27a

Osasunbideak bost plaza gehitu ditu espezialistak prestatzeko eskaintzaren hurrengo deialdian

Nafarroako Osasun Zerbitzuak hiru plaza gehiago ditu medikuntzan, 65 izatetik 68 izatera pasatuz anatomia patologikoan, kirurgia pediatrikoan eta oftalmologian, eta bi plaza gehiago farmazian
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak bost plaza gehitu dizkio aurten Osasun Zientzietako espezialisten prestakuntza eskaintzari. Horrela, Nafarroako Foru Komunitateak 192 lanpostu eskainiko ditu hurrengo deialdian bere unitate eta zentro publiko zein pribatuetan espezialistak prestatzeko, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioaren 2024/2025erako deialdian jasotakoaren arabera. Deialdi hori ostiralean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. Aurreko edizioan, 191 plaza eskaini zituen Nafarroak. Plaza lortzeko azterketa 2025eko urtarrilaren 25ean egingo da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).