2025ko maiatzaren 23a

Nafarroak 1.844 milioi euroko diru-bilketa likidoarekin eta urteko aurrekontuaren %33,9ko gauzatze-mailarekin itxi du apirila

PFEZ bidez metatutako bilketa %3,7 jaitsi da, 2024ko Errenta Kanpainan Ogasunak itzultzeko emaitza izan duten aitorpenak nabarmen hazteagatik
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Foru Ogasunak 1.844,2 milioi euro bildu ditu apirilean (2024an, 1.697,0 milioi euro izan ziren). Zenbateko hori %8,7 handiagoa da urtetik urterako terminoetan, eta diru-bilketa osoa %6,9 igo delako eta itzulketak %2,3 igo direlako gertatu da. 2025eko diru-sarreren aurrekontuari dagokionez, lehen lauhilekoan bildutakoa aurreikuspenaren %33,9koa da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).