2023ko ekainaren 29a

Nafarroa Zirkularrek diagnostikoen zerbitzua eskaintzen du enpresek ekonomia zirkularrerako trantsizioaren hasiera ahalbidetzeko

Astelehenean, hilak 3, webinar bat egingo da diagnostikoen metodologia eta eredu berri honek dakartzan abantailak azaltzeko
El Gobierno de Navarra ofrece un servicio de diagnósticos para fomentar la economía circular Irudi galeria

Mikel Irujo Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko kontseilariak Nafarroa Zirkular ekimenak Nafarroako enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuak aurkeztu ditu gaur goizean. Horien artean dago diagnostikoak egitea, enpresek ekonomia zirkularrari dagokionez duten egoera aztertzeko eta bide horri ekiteko ekintza-plan bat taxutzeko. Ekitaldia gaur egin da, eta bertan izan dira Uxue Itoiz Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoetako S4 zuzendari nagusia eta diagnostikoak egingo dituen Circularse enpresa lizitatzailearen ordezkaria, Rebeca Arnedo.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).