2023ko urtarrilaren 13a

Nafarroa zeharkatzen duten Done Jakue Bideei buruzko 5,8 milioiko proiektua, aurtengo turismorako proposamenen artean

Turismoko Zuzendaritzak sustapen-ekimenak eta Next Generation funtsek finantzatutako proiektuak aurkeztu ditu Bideko Sailarteko Batzordean

Turismoko, Merkataritzako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak gaur goizean eman du 2023rako aurreikusita dauden sustapenaren eta marketinaren, seinaleztapenaren hobekuntzaren, harreraren eta prestakuntzaren arloko ekimenen berri Bidearen Sailarteko Batzordean. Jarduera nagusia 5,8 milioi euroko proiektu bat abian jartzea da, Nafarroa zeharkatzen duten Done Jakueko 5 ibilbideen gainean. Proiektu hori Europako funtsekin finantzatuko da. Horren helburua lurraldea modu jasangarriagoan, eraginkorragoan, adimentsuagoan eta irisgarriagoan eraldatzea eta egituratzea da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).