Descárgate la app
Nafarroa, Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadi, Ipar Eszena Bidearen bosgarren edizioan
2023ko irailaren 12a
Nafarroa, Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadi, Ipar Eszena Bidearen bosgarren edizioan
Ipar Eszena Bidearen bosgarren edizioa ospatuko da irailaren 17tik urriaren 22ra bitartean, ‘Bat egiten duten bidezidorrak’ lemapean eta eskaintza zabalagoarekin. Aurten, konpainien, profesionalen eta audientzien arteko trukea are gehiago hedatuko da Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako eskualdeetan. Edizio honetan, Nafarroako Foru Komunitatea proiektuan behin betiko sartu da eta programa hartzen duten udalerriak 3tik 8ra igo dira.
Ipar Eszena Bidearen bostgarren edizio honetako nobedadeak nabarmenak dira. Izan ere, programazioak eta egoitzen kopuruak ageriko hedapena erakutsi dute, 38 egoitza izatetik 57 izatera pasatzeagatik parte hartzen duten bost autonomia erkidegoetan. Eta horrez gain, Asturiasko Xixon Dantza eta Galiziako Carballoko FIOT bezalako tokiko proiektuekin lankidetzan aritzen den "Bideak" sarearen sustapena nabarmentzekoa da. Bestalde, Haurrentzako eta Gazteriarentzako Arte Eszenikoen “Te Veo” elkarteak ko-antolatutako eta finantzatutako tailer eta mahai-inguruen programa bat txertatu da. Eta osagarri modura, Ipar Eszena Bidearen Ikuskizun Gomendatuen Katalogoaren edizioa argitaratuko da, horrela edizio honetako eskaintza kulturala are gehiago aberastuz.
Nafarroaren kasuan, nabarmentzekoa da 2023ko edizioan ofizialki lurralde partaide gisa txertatu dela, 2022. urteko edizioan komunitate gonbidatua izan ostean. Proiektu honek, Kulturaren Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak finantzatu duenak, bere laguntzaileen artean ditu Nafarroako Eszena Enpresa Elkartea (ESNA) hala nola hainbat udal erakunde, horien xedea izanik Foru Komunitateko arte eszenikoen konpainiei bere ikuskizunak beste lurralde batzuetara eramatea, eta aldi berean, Nafarroako ikusleriari beste komunitate batzuetatik datozen goi kalitateko proposamenak eskaintzea.
Horrez gainera, ekimen hau, Nafarroako arte eszenikoen sektore profesionala babesteko estrategiaren baitan hartzen da eta azoken, topaketen eta ikuskizunetan espezializatutako beste emanaldiekin osatzen da.
Konstelazioen Ibilbidea
2023. urtea, totalean, bere ibiltaritzarako arreta handiz hautatutako 15 ikuskizunekin aurkeztu zaigu, tartekatuta dituen lurralde bakoitzeko hiru proposamen artistikorekin. Ikuskizun hauek “Konstelazioen Ibilbidea” izenburua partekatuz elkartzen dira, izan ere, programazio artistiko hau bere ikuspegi inklusibo nahiz anitzagatik bereizten da, hizkuntza, estetika eta formatu gama zabal bat barne hartuz. Hautaketa honen baitan, antzerkia, dantza, mugimenduaren arteak hala nola zirku berria dakartzaten ekoizpenak aurkitzen dira zein haurrengana nahiz helduengana zuzenduta dauden.
Antolamendua eta babesak
Ipar Eszena Bidea, Escena Galega (Galizia), EscenAsturias (Asturias), ACEPAE (Kantabria), Eskena (Euskadi) hala nola ESNA (Nafarroa) arte eszenikoen konpainia ekoizleen elkarte profesionalek sustatutako ekimen bat da.
Inplikatutako bost komunitateetako gobernu nahiz erakundeen eta Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren (INAEM) eta Kultura eta Kirol Ministerioaren babes ekonomikoarekin kontatzen du. Gainera, Vegalsa-Eroski babesleekin kontatzen dute eta bere erakunde kolaboratzaileen artean daude Haurrentzako eta Gazteriarentzako “Cafés Candelas” eta Arte Eszenikoen “Te Veo” elkartea.
Nafarroako programazioa
Aurreko ediziotik, arte eszenikoak trukatzeko proiektu honetako udal nafartarren parte hartzea nabarmenki hedatu da, 3 udalerrietatik 8ra pasatuz.
Irailaren 17an, 19:00etan, Vianako Foruen Plazan (euria egingo balu Kultur Etxera mugitzeko aukerarekin), Levelibular toki konpainiak "Portamundos" aurkeztuko du.
Irailaren 22an, 20:30etan, Tafallako Tafalla Kulturgunean, Galiziako Rebordelos konpainiak "Amantis: selfies, sexting y otras formas de amar(se)" eskainiko du. Bestalde, tailer bat ospatuko da Sancho III El Mayor BHIko ikasleekin, laguntza izaerako ekintza baten harira.
Irailaren 30ean, 19:30etan, Altsasuko Iortia Kultur Gunean, Rebordelos enpresak, beste behin, "Amantis" aurkeztuko du. Oraingoan, funtzioaren ostean ikusleekin topaketa bat ospatuko da, Yarleku Teatro konpainiako Savid Lainezen kolaborazioarekin kontatuz.
Urriaren 1ean, 18:00etan, Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko Auditorioan, Asturiaseko Luz de Gas Teatro konpainiak "Luna" aurkeztuko du. Gainera, "Jugando a comunicar" izeneko familientzako tailer bat emango da. Urriaren 7an, 17:30ean, Villavako Kultur Etxean, Galiziako Xampatito Pato konpainiak "Só" eskainiko du.
Eta urriaren 20an, 20:00etan, Zizur Nagusiko Kultur Etxearen Auditorioan, Kantabriako Mari Paula Dance & Performance-ren eskutik "Fronterizas" aurkeztuko da. Horrez gain, funtzioaren amaieran, ikusleekin topaketa bat ospatuko da, Dinamo Danza konpainiako Carmen Larrazen kolaborazioarekin.
Urriaren 21ean, 20:00etan, Zangozako Carmengo Auditorian, Asturiaseko Saltantes Antzerkiak "Misery" aurkeztuko du, jarraian ikusleekin topaketa bat ospatuz; bertan, Producciones Maestras konpainiako Ana Maestrojuan partaide izango da.
Azkenik, urriaren 22an, 19:00etan, Francisco Arbeloa EP eta IESO Reyno de Azagra BHIko Areto Nagusietan, Kantabriako Ábrego Antzerkiak "Lear en las catedrales" aurkeztuko du.
Horrez gainera, 2023ko azaroaren 20tik 24ra, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan, Mari Paula eta Dinamo Danza konpainiak barne hartzen dituen truke egonaldietarako sarea eratzen duen "CRUCES" proiektua gauzatuko da. Proiektu honek, kanpo begirada (Lake y 5778K, Luz) sustatzea, aukera artistikoen sustapena nahiz bilaketa ditu helburu.
Nafarroako konpainiak
Ipar Eszena Bidea programaren garapenean zehar, Nafarroako hainbat konpainiek bere ikuskizunak aurkeztuko dituzte herri ezberdinetan, ibilbidean zehar kultura-eskaintza hunkigarri bat eskainiz. Jarraian, programatutako funtzioak zehazten ditugu:
· Levelibular, "Portamundos"
o Gernika: irailak 17
o Viana: irailak 17
o Gasteiz: irailak 23
o Mondoñedo: irailak 24
· Led Silhouette, "Los perros"
o Castro Urdiales: irailak 17
o Gijón (Xixon Dantza): urriak 13
o Corvera: urriak 1
· Inextremis, "El Rey Tuerto"
o Elorrio: urriak 20
o Muskiz: urriak 21
Aurkezpen hauek, aukera paregabea dakarte Nafarroako konpainien proposamen artistikoak gozatzeko Ipar Eszena Bidea proiektuaren ibilbideko leku ezberdinetan.