Descárgate la app
MOVES III 2025 programarako Estatuko funtsen hurrengo zabalkuntza
2025ko abenduaren 16a
MOVES III 2025 programarako Estatuko funtsen hurrengo zabalkuntza
Joan den ostiralean, abenduaren 12an, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDEA) Nafarroako Gobernuari jakinarazi dio onartu egin duela MOVES III 2025 laguntza-programan jasotako eskaerei erantzuteko funtsak handitzea. Handitze horrek guztira 5 milioi euro ekarriko ditu, eta erregistratutako espedienteen eskari handiari erantzuteko erabiliko dira; izan ere, gure Komunitatera bideratutako funtsak 2025eko abuztura arte agortu ziren jasotako laguntza-eskaerekin.
Funtsak agortu diren arren, laguntza horiek eskatzeko epea 2025eko abenduaren 31ra arte egongo da zabalik. Hori dela eta, Industriako, Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Kontseilariak, Trantsizio Energetikoko Zerbitzuaren bitartez, 2025. urteko azken egunera arte jasotako eskaerei erantzun ahal izateko eskaera egin zuen urriaren hasieran.
Eskaera horri heldu zion IDAEk joan den ostiralean, eta aukera eman zion Nafarroari bere aurrekontua beste 5 milioi eurotan handitzeko, laguntza-deialdi horretan dagoen eskaera handiari erantzun ahal izateko.
Herritarrei jakinarazten zaie ezen, laguntza-eskaera horiek egiteko epea urria denez eta epea abenduaren 31n amaitzen denez, ez dela beharrezkoa ibilgailua data hori baino lehen erostea, eta eskaera hiru aurrekontu aurkeztuta izapidetu ahal izango dela.
Kenkari fiskal garrantzitsuak
Aurretik jakinarazi den bezala, laguntza horiek zerga-kenkari handia dute. Ibilgailu elektriko edo hibrido entxufagarrien erosketaren kasuan, kenkaria %30ekoa da ibilgailu elektriko puruentzat eta % 5ekoa hibridoentzat. Kargatzeko azpiegiturarako laguntza eskatuz gero, %15eraino kendu ahal izango da potentzia 7,4 kW baino txikiagoa bada; %17raino, potentzia 7,4 kW eta 22 kW artekoa bada; eta %20raino, potentzia 22 kW baino handiagoa bada.
Gogoratu laguntza horiek pertsona fisikoek, profesional autonomoek, jabeen erkidegoek, pertsona juridikoek, sektore publikoak eta beste entitate batzuek eska ditzaketela navarra.es atarian.