2025ko abenduaren 11a

Masterreko eta Lanbide Heziketako 140 ikaslek hartu dute parte elektronikako ekodiseinuko lehen 'Hackathonean'

Ingurumenak eta NUPek antolatu dute ekimen hau, Orekanen bidez, hondakinen trazabilitatea, konpongarritasuna eta txartel elektronikoen berrerabilera bezalako erronkei irtenbideak planteatzeko
Lehen Hackatonean parte hartu dutenen taldeko argazkia.
Lehen Hackatonean parte hartu dutenen taldeko argazkia.   Deskargatu irudia Irudi galeria

NUPeko Ingeniaritza Elektronikoko Unibertsitate Masterreko (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta Tuterako CIP ETIko Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloko heziketa-zikloetako 140 ikaslek hartu dute parte “Elektronikako ekodiseinua: etorkizun jasangarria sortuz” izeneko Hackathonen lehen edizioan. Ekimen aitzindaria da, OREKANek, NUPek eta Teknologia Elektronikoaren Katedrak antolatua, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin eta Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan, ikasleek hondakin elektronikoekin lotutako hainbat problematikari irtenbide sortzaileak aurkitzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).