2024ko apirilaren 9a

Martxoa oso hilabete epela izan da

Urtegietako ura %93tik %95era igaro da
Tenperaturek ohiko balioak gainditu dituzte Nafarroa osoan.
camera_alt Tenperaturek ohiko balioak gainditu dituzte Nafarroa osoan.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Martxoa bereziki hilabete oso epela izan da iparraldean eta bereziki epela Nafarroako hegoaldean; gainera, tenperaturek ohiko balioak gainditu dituzte Foru Komunitate osoan. 

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero egiten duen meteorologia-iruzkinaren arabera, urtegietan biltegiratutako ura % 93tik % 95era igaro da.

Tenperaturei dagokienez, batez bestekoa gainditu dute herri guztietan, Sartagudan izan ezik, batez bestekoaren gainetik 1 ºC-ko aldeak izan baitituzte hegoaldean, eta 1ºC eta 2ºC-koak iparraldean. Hilabetearen amaieran, Erroko eta Zalbako estazioek izan zuten alderik handiena batez besteko balioekiko, 2,4ºC eta 2,3ºC gehiago, hurrenez hurren.

Azkenik, hileko azken egunak euritsuenak izan ziren, martxoaren 25ean Lizarran eta Allotzen izandako prezipitazio handieneko efemeridea gaindituz. Gainera, urteko hirugarren hilabetean prezipitazioen batez bestekoa gainditu dute Abaurregaina, Artieda eta Nabaskozeko estazioek.