2025ko abuztuaren 26a

Lurralde Kohesioak Sarrigurengo UGPSaren handitzearen idazketa lizitatu du, etxebizitza eskuragarria handitzeko eta ingurune jasangarri eta irisgarria sortzeko

Behin-behineko datuen arabera, 90 hektarea urbanizatu, barne- eta kanpo-konektibitatea sustatu eta 5.000 etxebizitza eraiki nahi dira eraikin kolektiboetan
Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Sarriguren handitzeko Udalaz Gaindiko Eragineko Plan Sektorialaren (UGPS) idazketa atera du lizitaziora, 266.000 euroko zenbatekoarekin (BEZa barne). Horrela, Nafarroako Gobernuak beste urrats bat eman du Eguesibar udalerrian dagoen auzo hori handitzeko, "gure erkidegoan bizi-proiektua garatzeko etxebizitza eskuragarri eta duin baten bila ari diren pertsonei erantzuteko", adierazi du Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak. Gaineratu duenez, proiektua "adostasunetik eta alderdi guztien baturatik abiatu behar da, eta horrela egiten ari gara".

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).