Descárgate la app
Lurralde Kohesioak kanpaina bat aurkeztu du autobus publikoa eta eskatutakoa erabiltzea bultzatzeko, Nafarroa “komunitate iraunkorragoa eta egituratuagoa” izan dadin
2025ko irailaren 16a
Lurralde Kohesioak kanpaina bat aurkeztu du autobus publikoa eta eskatutakoa erabiltzea bultzatzeko, Nafarroa “komunitate iraunkorragoa eta egituratuagoa” izan dadin
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 'Hola bus, kaixo busa' kanpaina aurkeztu du gaur Iruñean; hau da, joan-etorriak egiteko autobus publikoa eta eskatutakoa erabiltzeak dituen abantailen inguruan Nafarroako herritarrak sentsibilizatzeko ekimena.
Berta Miranda Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak bidaiarien garraio publikoaren eta eskatu ahalako garraioaren erabilera defendatu du, “mugikortasun jasangarriagoa eta gizarte egituratuagoa lortzera heltzeko funtsezko elementu gisa”. Gainera, mugikortasun inklusiborako modu bat da, klima-aldaketaren aurkako politikekin lerrokatzen dena, eguneroko zein noizbehinkako mugikortasun-beharrak ase ditzakeena eta funtsezko zerbitzuak eskuratzeko aukera ematen duena, esaterako osasuna, administrazioa, hezkuntza, aisia edo kultura.”
Ildo beretik, Berta Mirandak eskerrak eman dizkie enpresei dibulgazio-kanpainan parte hartzeagatik, eta horrez gain, autobus-garraioak Foru Komunitatearentzat duen “balio estrategikoa” gogorarazi du. Jasangarritasunarekin eta lurraldearen egituraketarekin batera, autobus bidezko garraioak eskaintzen duen “segurtasuna, inklusibotasuna eta erosotasuna” azpimarratu ditu Mirandak.
'Hola bus, kaixo busa'
Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak abian jartzen duen kanpaina autobusen, sare sozialen, prentsa idatziaren eta irrati-iragarkien errotulazioarekin sustatuko da. Pegatinak jarri dira Nafarroako hogei bat garraio-enpresatako 120 autobusetan guztira, zeinek eskuzabaltasunez lagundu duten kanpainan.
Kanpainaren xede den publikoa Foru Komunitateko herritar guztiak dira, izan ere, herritar guztiek erabil dezakete bidaiarien garraio publikoa. Eskatu ahalako garraioari dagokionez, kanpaina adin guztietako erabiltzaileei zuzenduta dago, zeinek joan-etorriak egiten dituzten gai espezifikoengatik, esaterako ospakizunengatik, familia-bidaiengatik, lagunengatik, lanagatik edo aisiarekin eta turismoarekin lotutako ekintzengatik.