2025ko urriaren 27a

Lurralde Antolamendurako Batzordeak ontzat eman du Iruñeko NUPeko UGPSa berriz mugatzeari, unibertsitate eremua biziberritzeko, etxebizitzak eraikitzeko eta espazio berdeak sortzeko lehen urratsa

Hainbat hamarkadatako blokeoaren ondoren, jasangarriagoa, seguruagoa eta hirigintzaren aldetik argiagoa izango den espazio bat berreskuratuko da, etxebizitza berrietarako prestatua eta ibai-parkea biziberrituko duena
Chivite kontseilaria (ezkerretik bigarrena) izan da bileraren buru.
Chivite kontseilaria (ezkerretik bigarrena) izan da bileraren buru.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamendurako Batzordeak (LAB) oniritzia eman dio gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Campuseko udalaz gaindiko eragineko Plan Sektorialaren aldaketari, Iruñeko udal-mugartean jarduera-eremua berriz mugatzeko. Praktikan, aldaketa hori lehen urratsa da Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta NUPek sinatutako hitzarmena betetzeko eta abian jartzeko, unibertsitatearen ingurunea biziberritzeko, berdeguneak sortzeko eta hiriburuko enklabe enblematiko batean etxebizitzak eraikitzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).