2023ko uztailaren 28a

Linterna proiektu estrategikoak aurrera egin du minbiziaren aurkako immunoterapia-tekniketan, eta biriketako minbizia geldiarazteko eraginkorra izan daitekeen proteina bat identifikatu du

Analisi genomikoko teknikak ere aplikatu dira tabakoak eragindako biriketako minbizia izateko arrisku handia izan dezaketen pertsonak identifikatzeko
Linterna proiektua garatu duten partzuergoko kideak, Nafarroako Gobernuko 
eta CEINeko teknikariekin batera, proiektuaren amaiera bileran.
camera_alt Linterna proiektua garatu duten partzuergoko kideak, Nafarroako Gobernuko eta CEINeko teknikariekin batera, proiektuaren amaiera bileran.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak diruz lagundu du, I+Gko proiektu estrategikoetarako laguntzen deialdiaren bidez, minbiziaren aurka borrokatzeko immunoterapia-tekniketan aurrera egitea helburu duen Linterna proiektua. Zehazki, biriketako minbizia geldiarazteko eraginkorra izan daitekeen biomarkatzaile bat identifikatzea lortu du proiektuak. Proiektu honetan, gainera, analisi genomikoko teknikak erabili dira tabakoak eragindako biriketako minbizia dutenentzat. Horri esker, identifikazioan aurrera egin ahal izan da eta ikuspegi terapeutiko berriak garatu ahal izan dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).