2023ko abenduaren 12a

LIFE NAdapta proiektuak hainbat neurri proposatzen ditu nekazaritza-lurrak klima-aldaketara hobeto egokitzeko

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Nekazaritza Ingeniarien Elkargoak eta NUPek Lurraren Munduko Egunaren V. Jardunaldia antolatu dute, "Lurra eta ura, bizi-iturri" lelopean

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua buru duen LIFE-IP NAdapta-CC klima-aldaketara egokitzeko proiektua Kudeaketa Plan Erresiliente bat garatzeko lanean ari da, klima-aldaketa eragiten ari den narriadura larrien aurrean nekazaritza-ekoizpeneko lurrak egokitzen lagunduko duen neurri gisa. Gainera, lurzoruetako jardunbide egokien erakustaldiekin jarraituko da, eta aipatutako plana eta datozen urteetan lortutako emaitzak zabalduko dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).