Descárgate la app
Lehen bilera egin du Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseilu berrituak
2025ko urtarrilaren 13a
Lehen bilera egin du Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseilu berrituak
Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseilu (CNCA) berrituak lehen bilera egin du astelehen honetan Nafarroako Liburutegian, txosten- eta aholkularitza-lanak banatzeko gaikako batzorde ezberdinen banaketarekin.
Kulturako, Kiroleko eta Turismoko kontseilaria den Rebeca Esnaola Bermejok gidatu du lehen bilera hau, eta bertan parte hartu dute Kultura Zuzendaritza Nagusiko titularra den Ignacio Apezteguiak, Departamentuko idazkari nagusi teknikoa den Jose Miguel Gamboak eta 20 batzordekideek, hainbat kultur arlotako ordezkariek; tartean, diseinua, arkitektura, kulturaren kudeaketa, edizioa, ondarea, zinema, sormen plastikoa, dantza, etnografia, historia, literatura, musika edota antzerkia.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).