2024ko otsailaren 22a

Landa Garapenak Nafarroako kalitatezko produktuak sustatzeko 1,1 milioi euroko diru-laguntzak argitaratu ditu

Departamentuak tokiko elikagaien ekoizpena indartzea du helburu, jatorri izendapeneko zein babestutako zigiluen baitako elikagaiak ezagutaraziz
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aste honetan argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu jatorrizko izendapenetan zein adierazpen geografiko babestuen baitan ekoizten diren elikagaien promoziorako laguntzak. Guztira, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak, 1.100.000 euro bideratuko ditu, pasa den urtean baino %35 gehiago, otsailaren 1etik 2025ko urtarrilaren 31ra bitartean gauzatuko diren ekintzak laguntzeko. 

Laguntza eskatu ahal izango dute Babestutako Jatorri Deituren (BJD) kontseilu arautzaileek: Lodosako Pikillo Piperra, Erronkariko Gazta, Idiazabal Gazta, Nafarroako Olioa, Nafarroako JDB Ardoa, Errioxako JDK Ardoa, ‘Cava’ JDB eta Hiru Erriberak Adierazpen Grafiko Babestuak (AGB), Queilesko Erribera, Nafarroako Patxarana, Nafarroako Zainzuria, Tuterako Orburua, Nafarroako Txahala, Nafarroako Bildotsa eta Nafarroako Txistorra.

“Kalitatezko tokiko produktuak sustatzeko beharrak, ekoizpen jasangarriko modu jakin bati erantzuten diotenak, are garrantzi handiagoa hartzen du lehen sektorea zeharkatzen ari den testuinguru kritiko batean, eta horrez gain, Nafarroaren kasuan, sustapen horrek funtsezko palanka izan behar du landa-mundu bizi eta aktibo bat egituratze aldera egin dugun apustuan”, adierazi du Landa Garapeneko zuzendari nagusi Ruben Goñik.

“Jatorri-deiturak bezalako kalitate ziurtatutako irudiak edo adierazpen geografiko babestuak, Nafarroan arrakasta bikaina egiaztatu duten eta bultzatzen jarraitu behar dugun tresnak dira eta babestu egin behar ditugu kalitatea eta hurbiltasuna hedatuz joan behar diren merkatu horretan lehiakortasuna bultzatzeko”, erantsi du. 

Deialdi honen helburua da ekoizleek balio-katean duten posizioa hobetzea, Nafarroako nekazaritzako elikagaien industria nahiz nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiak sustatzea, eta kontsumitzaileengana kalitate handiagoko toki-produktuak iristen direla ziurtatzea.

Departamentuak gogorarazi du kalitate-irudi horiek lagungarriak direla landa-eremuetan enplegua hobetzeko, ekoizleen jarduerari eusteko, balio-katean ekoizleek duten posizioa hobetzeko; beraz, elikagaiak erosterakoan, Nafarroako BJDei eta AGBei atxikitako produktuak aukeratzea gomendatzen du.

Eskaria Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez aurkeztuko da datorren apirilaren 26ra arte. Erakundeek Ekintza Plana aurkeztu beharko dute. Plan horretan, garatu beharreko sustapen-ekintzak jasoko dira, besteren artean: azoketan eta merkatuetan parte hartzea, sustapen-materialen ekoizpena, komunikabideetan publizitatea txertatzea, web orrien edizioa, sariak eta babesak, etab. Dirulaguntza ekintzak gauzatuta daudenean ordainduko da.