2024ko martxoaren 25a

Landa Garapenak ‘Nafarroako Enoturismo Gida’ kaleratu du upategien jarduera ezagutzera emateko eta sektoreko turismoa sustatzeko

Aierdi kontseilariak gida aurkeztu du gaur Arellanoko Musen Villa Erromatarrean egindako ekitaldian
videocam Aierdi presenta la 'Guía de Enoturismo de Navarra' collections Irudi galeria

Aierdi presenta la 'Guía de Enoturismo de Navarra'

José Mari Aierdi, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontesilariak, ‘Nafarroako Enoturismo Gida’ aurkeztu du. Nafarroako Mahastitzaintza eta Enologia Zentroko (EVENA) langileek osatutako lanean Foru Komunitatean kokatutako 98 upategien informazioa eskuratu daiteke. 

Gidak eremu enoturistikoari jarraiki antolatutako upeltegiak erakusten ditu (Zangoza-Pirinio Aurreko Eskualdea; Erdialdea; Erribera; Lizarraldea; Iruña eta Eskualdea eta Baztan-Bidasoa) eta helbideaz zein kontaktuaz gainera, bakoitzaren web orriak hala nola kasu bakoitzean eskaintzen diren jarduerak ere aipatzen dira: bisita gidatuak, dastatzeak, jatetxe-zerbitzuak, ardo-dendak, esperientziak, etab. Gaztelaniaz eta euskeraz ez ezik, ingelesez eta frantsesez ere argitaratu da gida, halaber nazioarteko turismora irekitzeko. 

Aierdi kontseilariak adierazi duenez, “gida hau, Nafarroako ardoa sustatzeko eta bertako paisaiak eta gure landa-eremuak ezagutzera animatzeko upategien eskura jarritako beste baliabide bat gehiago da. Nafarroako kulturak, gastronomiak eta naturak asko dute bisitariari eskaintzeko, bai nazioan, bai nazioartean, eta Administrazioak ildo horretan eskaintzen dituen baliabide guztiak positiboak dira”.

Gidaren aurkezpena Arellanoko Musen Hirian egin da, K.o. I. Mendeko erromatar hiribildu batean. Antzinaroan nagusitu zen nekazaritza-ustiategia da, eta, bere gelen artean, zenbait ardoaren ekoizpenari lotuta daude. Zehazki, ‘fumariuma’, ardoa beroaren eta kearen bitartez artifizialki zahartzeko erabiltzen zen gela bat, eta ‘Cella Vinaria’ edo upeltegia, zeinaren balioa ekoizpen-elementu guztiak kontserbatu izana baita; ardoari eusteko 15 tina handi ditu ikusgai, 700 litroko batez besteko edukiarekin. Eta aurkikuntza bitxienen artean, zeramikazko dastatze-pitxer bat dago, museoaren ikonoa dena hain zuzen.

Enozentrum, mahastigintza- eta ardogintza-zentroa 

Gaur Arellanon aurkeztutako gida, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Nafarroako Mahastigintza eta Ardogintza Kulturaren Zentrotik, Enozentrum, egoitza Erriberrin izanik, mahastigintza eta ardogintzaren sektorea sustatzeko abian jarri dituen ekintzetako bat da. Upategietarako zein bisitarientzat hainbat jardueretarako guneak barne dakartzan balio anitzeko zentro honek, 11.123 bisita jaso zituen azken urtean, gehienak jatorri nazionaleko turistak.  

‘Nafarroako Enoturismo Gida’ honek Foru Komunitatean dauden upategi guztiei buruzko informazioa eskaintzen du, J.D. bezalako kalitate-figura batekoak diren ala ez alde batera utzita. EVENAko langileak 2022ko abuztuan hasi ziren gida honetan lanean, eta 2024ko urtarrilean 10.000 aleko edizio bat argitaratu da, 98 upeltegi biltzen dituena. Horietatik 64k fitxa tekniko bat dute. Era berean, etorkizunean ez da baztertzen sektoreko beste eragile batzuk barne hartuko dituen bigarren edizio bat egitea.

Gidaren osagarri bezala, Landa Garapen eta Ingurumen Sailak bideo bat ere egin du upategien eskura jartzeko, beste sustapen-baliabide bat izateagatik.