2026ko irailaren 23a

Kontsumoak VIVANTA hortz-klinikak ixteak eragindako pertsonei jakinarazi die nola erreklamatu behar diren egiteke dituzten tratamenduak

Erabiltzaileek hainbat bide dituzte ordaindutako zenbatekoak itzultzea eskatzeko edo beren kredituak jakinarazteko, taldeko sozietate bakoitzaren egoera juridikoaren arabera
Hortz klinika.
Hortz klinika.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Kontsumo Zerbitzuak alerta bat argitaratu du VIVANTA taldeko hortz-klinikak ixteak eragindako pertsonentzat, kontratatutako eta egin gabeko tratamenduak eskatzeko jarraitu beharreko urratsei buruzko informazio praktikoa emateko. VIVANTA Taldea bi sozietatek osatzen dute: VIVANTA DENTAL, S.L.U. eta CLÍNICA VIVANTA, S.L.U., Logroñon, Zaragozan eta Gasteizen ezarritako zentroekin.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).